Garik disko barria plazaratuko dau urrian

Bizkaie! 2009-06-15 15:31   Musikea

Urte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest itxi eban '16 lore' diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestigaz osotutako bildumea. Besteak beste, 'Hertzainak' taldearen sasoiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru dagoz bilduma horretan.

Urte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest itxi eban '16 lore' diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestigaz osotutako bildumea. Besteak beste, 'Hertzainak' taldearen sasoiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru dagoz bilduma horretan; danek be, balio sinboliko eta personal berezia daukie Garirentzat.

Diskoak ez dau izan aurretik landutako eskemarik, oinarrizko musika-lan bat da. Hainbat musikarik parte hartu dabe, tartean Patti Smith ezagunak. Elkar diskoetxearen esanetan, 'Hamasei kantek harridurea sortuko dabe, erabat barriztauta agertzen diralako, moldaketak eta zehetasunak sartu jakez'.

'16 lore' diskoagaz, Garik beste pausu bat emon dau, lehen baino bizitasun eta indar gehiago igarten jako. 'Gariren aro hau asko aberastu da Kongoko hilebete batzuetako egonaldiagaz; proiektu humanitario bateko partaide izan da eta hango egonaldia erronka pertsonal legez hartu dau', dinoe Elkarreko ordezkariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu