Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan

Saioa Torre Gereketa 2009-06-11 15:42   Kulturea

'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.

Orain dala 20 urte argitaratu eban Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) bere lehenengo poesia liburua eta ordutik hona idatzi dituan liburuetan 'oso estilo berezkoa, espeziala, berezia' garatu dau, Susa argitaletxeko editore Gorka Arresek nabarmendu dauenez. 'Eroriaren logika' izeneko lana, zortzigarrena, Bilbon aurkeztu dau.

'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.

Liburuak hiru zati ditu: 'Orekaren estrategia' izenekoan, 'poemarik zaharrenak batu dodaz eta gomuten ganean berba egiten dot'. Atala Roberto Juarroz-en zita batek zabaltzen dau. Bigarren zatiko lehenengo lerroak Jorge Boccanerarenak dira eta, 'Denboraren Kosmetika' izenburupean, Madariagak denporeaz egiten dau berba, 'edozein zaldik baino arinago iges egiten deuskun denporeaz, denporearen mirakuluaz eta bere arrastoaz'. Azkenik, 'Limoien aroa' atala ingelesez idatzitako John Giorno-ren poema bategaz hasten da. 'Zati honetan, egungo, orainaldiko poemak jaso dodaz'.

'Liburua estiloz eta estetikaz beterik dago', azaldu dau Arresek. 'Idazlea bilbotarra dala igarten da, batez be uri-kontzeptuari egindako erreferentziakaitik, liburuan ez baita agertzen landa giroa gogorarazoten deutsunik'.

Azkenik, lanaren azala bera be aitagarria da, Javi Atxa argazkilariak eta Iñaki Landa diseinatzaileak lan bikaina egin baitabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu