'Hauspoari eraginez', Araba Euskaraz Oionen hilaren 21ean
2009-06-11 15:35 Euskerea berbagaiOhikoa dan legez, hainbat lagun omenduko ditue aurten be, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen alkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria; euskerearen alde egindako lanaren eskertza moduan egingo deutse omenaldia.
Oiongo San Bizente ikastolearen 30 urteurrenean, Arabako ikastolen aldeko jaia antolatzailea egokitu jako. Oso herrikoia izango da aurtengo Oiongo Araba Euskaraz: ibilbidea herriko guneetan kokatu dabe, antolatzaileen esanetan herriari zor deutsielako euskerearen alde egindako lana.
'Hauspoari eraginez' lemapean, aurtengo edizinoan, danetara lau gune izango dira. Lehenengoa ikastolan kokatu dabe eta bertan, besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Piratak' ikuskizuna eskainiko dabe. Bigarren gunea, ugerlekuaren inguruan jarriko dabe. Ingurualde horretan musikea izango da nagusi. Umeei eta familiei zuzendutako natura gunea izango da hirugarrena eta laugarrena, barriz, inguruko musika taldeen txokoa izango da.
Ohikoa dan legez, hainbat lagun omenduko ditue aurten be, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen alkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria; euskerearen alde egindako lanaren eskertza moduan egingo deutse omenaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!