Jazz denporaldia ate-joka

Bizkaie! 2009-06-10 17:44   Musikea

Getxoko 33. Nazinoarteko Jazz Jaialdiagaz hasiko da aurtengo jazz denporaldia eta urtero legez, nazinoarteko zein bertoko artistak izango doguz protagonista. Krisiak kasu batzuetan jardunaldi kopurua murriztea ekarri dauen arren, aurreko edizinoetako kalidadeari eutsi jakola adierazo dabe antolatzaileek.

Getxoko 33. Nazinoarteko Jazz jaialdiagaz hasiko da aurtengo jazz denporaldia eta urtero legez, nazinoarteko zein bertoko artistak izango doguz protagonista. Krisiak kasu batzuetan jardunaldi kopurua murriztea ekarri dauen arren, aurreko edizinoetako kalidadeari eutsi jakola adierazo dabe antolatzaileek.

Jazz Euskadi izeneko kanpainearen barruan dagoz hiru jaialdiak, EAEko eskaintza turistikoa eta kulturala handitzeko asmotan. Horregaitik, bonoakaz pakete desbardinak eskaintzen dira, eskaintza gastronomiko zabalagaz, hoteletan egonaldi bereziakaz eta Guggenheim museoa bisitetako sarrera bereziakaz.


Getxoko XXXIII. Jazzaldia

Getxoko Nazinoarteko Jazzaldia garagarrilaren 1etik 5era izango da eta, besteak beste, Paquito D'Rivera, Spyro Gyra, Michael Camimo, Imar Sossa eta Diane Schuur izango dira bertan. Taldeen lehiaketea eta Hirugarren Milurtea atalak izango dira, eta baita gaueko jam sessionak eta marching bandak be. Iñaki Saitua bozeramaileak azaldu dauenez, hiru jazzaldietako txikiena da eta krisialdia gitxi igarri dabe.


Gasteizko XXXIII. Jazzaldia

Garagarrilaren 12tik 18ra da hitzordua eta hasiera ekitaldia Mendizorrotza Polikiroldegian egingo dabe aurten eta ez Armentian, ohikoa dan legez. 'Krisialdiagaitik, gastu orokorrak murriztu eta aldaketa hori egitea erabagi dogu, jaialdiaren iraupenari eutsiz', azaldu dau Iñaki Añúa zuzendariak.

Kontuak kontu, ohikoa zan mintegiaren ordez hiru egunetako master-clas bereziak izango dira. Pat Metheny, momentuko gitarrista onenetariko bat izango da mintegiaren zuzendaria. Garagarrilaren 15ean hasiko dira eta hainbat musikarik hartuko dabe parte, Kepa Junkera tartean.

Arabako jaialdiaren bozeroaileek azken orduko aldaketa bat egin behar izan dabe programan, izan be, Randy Crawford abeslaria eta Joe Sample piano jotzailea ospitalean dagoz. Billie Holidayren omenezko kontzertua, beraz, Madeleine Peyrouxen eta Didi Bridgewaterren ahotsetan gozauko dogu. 'Billy Holidayren omenezko errepertorioa oso-osorik eta jaialdi batean joten dauen lehen aldia izango da. Mundu mailako esklusiba da eta Europan eskainiko dauen bakarra', adierazo dau Anuak.

Arabako jaialdiak gospel musikea be eskainiko dau, John Scofield eta New Orleanseko taldeagaz. Gainera, munduko gospel talderik garrantzitsuena izango da bertan, The Blind Boys of Alabama. Stanley Clarke, Marcus Miller eta Victor Wooten baxu jotzaileak eszenatoki berean izango dira eta Wynton Marsalis JAzz at Lincoln Centre Orchestra zuzenduko dau, Chano Rodriguezegaz eta Paco de Luciagaz batera. Besteak beste, 'Vitoria Suite' joko dabe, Arabako uriburuaren omenez egindako pieza. Jymmy Cobb, Kind of Blue, jazzaren historian gehien saldu dan diskoan parte hartu eban partaidea be bertan izango da.


Donostiako 44 Heineken Jazzaldia

Donostiako 44. Heineken Jazzaldiak egun bat gitxiago izango dau aurten. Abdullah Ibrahim, Randy Weston eta Hank Jones, teklatuaren izen handiak, bertan izango dira eta baita Roy Hanes, bateria jotzaile handia be. Azken aldiz 1983an izan zan Gipuzkoako uriburuan. "Krisialdia kenduta, aurreko urteetako maila mantendu edo handitzen du, artista handiekin", azaldu du Miguel Martin zuzendariak.

Trinitatearen enparantza errekuperauko dabe kontzertuetarako, urtebetez zarratuta egon ostean. Roy Haynes, Esperanza Spaldin, Randy Weston, Joe Lovano, Perico Sambeat, Pitingo, Mélissa Laveaux eta Jamie Cullum izango dira bertan.

Brad Mehldau, Carla Bley bere Big Bandagaz, Joe Lovato, Dave Douglas tronpeta jotzailea eta Animal Collective Kursaalean izango dira. Joao Golberto brasildar mitikoa eta James Taylor maisua be azpimarra daitekez.

Bestetik, Zurriolako dobaneko kontzertuei jagokenez, Vetusta Morla, Russian Red, Eva Cortés eta soularen errege barriak, Black Joe Lewis & The Honeydreamers izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu