Artziberri da Artziniegako udalak uda ostean kaleratuko dauen aldizkariaren izena

Bizkaie! 2009-06-11 10:30

Uda ostean argitaratuko da aldizkaria eta koloretako zortzi orrialdez osotuko da, edukien artean luze eta zabal jorratuko diran gaiak agiriko dira, besteak beste, PERI edo Alde Zaharra Bizibarritzeko plana. Horrezaz gan, udalerriko albisteak, ingurumen kanpainak, ekitaldiak, euskerea, eta abar luze bat eskainiko dau aldizkariak.

Artziniegako Udalak, herritarra informetako udaleko zein giza eta kultur albisteak jasoko dituan aldizkari bat egiteko asmoagaz aurrera doa. Horretarako, harrera ona izan dauen lehiaketea jarri eban abian, eta bertatik aldizkariaren izena eta irudia aukeratu dira; aldizkariaren izaera informatiboa adierazten dauen izena ‘Artziberri’ da, Nerea Loroñoren asmakizuna.

Irabazle subertau dan logotipoaren egilea, barriz, Miren Díez da, irudian, zertzelada berdeak erabili dira, Artziniegako uriaren kokaleku estrategikoaren erakusle moduan, Gorobel Mendilerroaren magalean kokatzen dan toki parebakoaren adierazgarri.

Uda ostean argitaratuko da aldizkaria eta koloretako zortzi orrialdez osotuko da, edukien artean luze eta zabal jorratuko diran gaiak agiriko dira, besteak beste, PERI edo Alde Zaharra Bizibarritzeko plana. Horrezaz gan, udalerriko albisteak, ingurumen kanpainak, ekitaldiak, euskerea, eta abar luze bat eskainiko dau aldizkariak. Ez hori bakarrik, ale bakotxean giza edo kultur arloan ezaguna dan personaia bat alkarrizketatuko dabe eta herriaren inguruko erreportaje historikoak jorratuko dira.

Hiruhilabeteroko maiztasuna izango dau eta tirada bakotxeko 1.000 ale egingo dira, familia bakotxak bere etxean guztiz doban aldizkari bana jasoko dau; halan da be, Udalean bertan hainbat ale eskuragai jarriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu