Donostiako Orfeoiak eta EHUk antolatutako musika-sarietan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-11 11:16 MusikeaEkimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana jentaurrean onestea. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
Donostiako Orfeoia Fundazinoak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolatutako bederatzigarren sarirako lan eta hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago. Ekimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran pertsona eta erakundeen lana jentaurrean onestea, antolatzaileek azaldu dabenez.
Edizino honek hainbat nobedade ditu: musika-ikerketearen saria 4.000 eurokoa izango da eta, jentaurreko onespena jasoteko, persona eta erakundeek euren ikerketa eta curriculumak euskeraz, gaztelaniaz edo frantsesez aurkezteko aukerea izango dabe. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
Deialdi honetan, unibersidade-jarduerako edozein ikuspegi akademikotatik bideratutako ikerlana aurkezten dauen edonork parte hartu ahal izango dau. Lanak paperean (bi kopia) eta formatu elektronikoan aurkeztu beharko dira, Donostiako Orfeoiaren egoitzan edota EHUko Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzan. Lanagaz batera, erakunde antolatzaileen webguneetatik atara daiteken aurkezpen-fitxea aurkeztu beharko da. Aitatutako fitxea erakundeen egoitzetan be egongo da eskuragarri.
Musikearen munduan egindako lanagaitik edo ibilbideagaitik persona edo erakundeek jentaurreko onespena jasoteko modalidadeari jagokonean, erakunde sustatzaileek Donostiako Orfeoiaren edo EHUren egoitzan aurkeztu beharko ditue curriculumak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!