Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan
2009-06-11 12:11Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.
'Jantzi' lelopean, UEUk Eibarren, Baionan eta Iruñean 38 ikastaro eskainiko ditu aurten. Urte honetan, krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.
Bizkaiko unibersidade-ikasleek (lanbako zein langileek) eta unibersidade-ikasle ohi lanbakoek jaso ahal izango dabe diru-laguntzinoa. Errolda agiria, ikastaroetan egindako gastuen ziurtagiriak, eta beste hainbat dokumentu aurkeztu eta gero, bizkaitar horreek Udako Ikastaroetan gastau daben diru guztia bueltan jasoteko aukerea izango dabe. Diru-laguntzinoa UEUk kudeatzen dau, beraz bertan eskatu beharko da.
Diru-laguntzinoaren informazino gehiago HEMEN topauko dozu.
Informazino guztia:
Unai del Burgo
94 4793039
gestioa@ueu.org
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!