Piroporik ederrenak Bermeon

Bizkaie! 2009-06-15 12:24
Gaizka Ugartek eta Leire Gotxik irabazi dabe II. Piropo Lehiaketea

Bermeoko Bermesex zerbitzuak eta GIZ, Gazte Informazino Zerbitzuak antolatutako II. Piropo Lehiaketako Sari banaketea pasa dan zapatuan egin eben Uda Erotismoz Beterik Dator ekitaldiaren barruan.

Bermeoko Bermesex zerbitzuak eta GIZ, Gazte Informazino Zerbitzuak antolatutako II. Piropo Lehiaketako Sari banaketea pasa dan zapatuan egin eben Uda Erotismoz Beterik Dator ekitaldiaren barruan.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, parte hartzea, aurreko urtekoa baino apur bat bajuagoa izan da. Berrehundik gora piropo aurkeztu dira. Parte-hartzaile gehienak 18 urtetik beherako mailan izan dira, eta gizonezkoak izan dira gehiengoa.

Hizkuntzeari jagokonez, aurkeztutako piropo gehienak euskeraz izan dira, % 90 bat gitxi gora behera.


II. Piropo Lehiaketea — Irabazleak 2009

• 18 Urtetik gora

1. 'Gor-itsu baten sentsazioak', Gaizka Ugarte Noreña, 32 urte.

'Zu ukitzean, Jainkoak ikusmena kendu dit, zeren aingeru ederra zaren ez ikusteko, eta entzumenik gabe utzi nau, zure ahots xarmanta ez entzuteko. Hala ere, nere eskuak geratzen zaizkit, zure haragi goxoa ikutzeko, eta nere hitz samur honeekin nere sentsazioak zuri adierazteko'.


2. Silvia Rodriguez Alvarez, 36 urte.

'Oinez zabiltzan moduko sukaldaria izango bazina, hazurrek be jango neukez'.


3. Jesus Pagazaurtundua, 63 urte.

'Desbordas tanta belleza que a tu lado y en mi vida no habría lugar para la tristeza'.


• 18 Urtetik behera

1. Leire Gotxi Angel, 13 urte.

'Edurnezuri izango banintz, zure musu baten truk, milaka sagar pozoitu jango nituzke'.

2. Mikel Larrauri, 14 urte.

'Zure musu bat euri tanta bat izango balitz, etor dadila inundazinoa nire herrira'.


3. Imanol Muñoz Herrero, 14 urte.

'Bermeotik hurbil, Bermeotik urrun, betirako nire bihotzean izango zaitut'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu