Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako Gaztedi Saria Innoprot enpreseak irabazi dau

Bizkaie! 2009-06-12 14:43

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zitek mintegian egoitza dauen Innoprot enpreseak irabazi dau DEMA soziedadeak bere 20. urteurrena ospatzeko emondako Bizkaia Ekinez enpresa-sarietako bat, Gaztedi kategoriari jagokona. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan izan zan atzo.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, sari honek goraipatzen ditu enpresa bat sortu eta urte bat edo biko ibilbidean nabarmen haztea eta enplegua sortzea lortu daben 30 urtetik beherako enpresa-sortzaileak.

Innoprot enpresak farmakoak aztertu eta garatzen ditu. Ideia 2007aren amaieran sortu zan 'spin-off' legez Iker Badiola eta Patricia Villaceren hasierako bultzadeari esker; sasoi haretan, graduondoko ikasleak ziran biak EHUn. Gerora, Jorge Gamiz eta Clarisa Salado batu jakezan, eta danen artean Innoprot talde eragilea sortu eben.

Innoprotek enpresa farmazeutikoen enkarguz zein ikerketetarako probetan ditu farmakoak, eraginkortasuna ikusteko. Horretarako, zelula naturalak (gizakienak zein animalienak) eta injinerutza genetikoak sortutako zelula artifizialak konbinetan ditu, puntako teknologia erabilita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu