Hamar denporaldi beteko ditu aurten Elhuyar Fundazinoak ETBrako egiten dauen ‘Teknopolis’ saioak
2007-10-11 14:04Elhuyar Fundazinoak Euskal Telebistarako egiten dauen ‘Teknopolis’ zientzia eta teknologia saioak hamargarren denporaldia beteko dau aurten. Denporaldi barria itxura barrituagaz jarriko da abian eta Maider Eguesen eskutik. Euskal Telebistako bi kateetan urriaren 21ean hasiko da, 20:00etan ETB-1en eta 12:00etan ETB-2n.
Guggenheim Museoak Estadu Batuetako artearen ganeko erakusketea zabaldu dau
2007-10-11 12:32 KultureaDatorren apirilaren 27a bitartean izango da Bilboko museoan 'Art in the USA: 300 urteko barrikuntza' bildumea. Erakusketea 200 bat lanek osotzen dabe eta Europan inoiz gai horri buruz egindako handiena da.
Hamar denporaldi beteko ditu aurten Elhuyar Fundazinoak ETBrako egiten dauen ‘Teknopolis’ saioak
2007-10-11 12:02Elhuyar Fundazinoak Euskal Telebistarako egiten dauen ‘Teknopolis’ zientzia eta teknologia saioak hamargarren denporaldia beteko dau aurten. Denporaldi barria itxura barrituagaz jarriko da abian eta Maider Eguesen eskutik. Euskal Telebistako bi kateetan urriaren 21ean hasiko da, 20:00etan ETB-1en eta 12:00etan ETB-2n.
Proyección taldeak Ikastetxeak.tv dobako heziketa-tresna barria jarri dau eskuragarri
2007-10-10 19:16Hezkuntza-komunidadearentzako atari digitala da Ikastetxeak.tv, eta erabili ahal izateko erabiltzaile izena eta pasahitza beharrezkoak dira. Sartu nahi izan ezkero, info@ikastetxeak.tv helbide elektronikoan eskatu behar da pasahitza.
Udagoiena alaitzeko musika-zikloa Bizkaian
2007-10-10 18:29 Musikea'Udazkeneko Kontzertuak' zikloak musika mueta desbardinetako 37 emonaldi eskainiko ditu udagoienean Ondarroan, Leioan, Ermuan, Getxon, Zallan eta Arrigorriagan.
Maruri-Jatabeko Udalak herriko aberastasun linguistikoa aztertuko dau
2007-10-10 17:43 Euskerea berbagaiMaruri-Jatabeko Euskara Zerbitzuak proposatuta, herriko ohiturak batzeko asmotan Labayru Ikastegiagaz hitzarmena sinatu dau. Proiektua 2007ko irailean hasi da eta 2008ko abenduan amaitzeko asmoa dago.
Deabruak Teilatuetan taldea bueltan
2007-10-10 15:43 MusikeaBadatoz. Azken asteotan iragarri legez, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan doguz. Urriaren 24an, eguaztena, aurkeztuko dabe Donostiako Koldo Mitxelenan euren lan barria, '1973' izenburupean.
Springsteenen Bilboko kontzerturako sarrerak eskuragarri Ebay enkante webgunean
2007-10-10 15:17 MusikeaThe Boss-ek zemendiaren 26an, BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak (16.000) ordu eta erdian agortu ziran atzo baina gaur Ebay enkante webgunean sarrera bi dagoz eskuragarri. Datorren domekara arteko epea dago eskaintzak egiteko eta oraingoz, bi sarrera horreengaitik 157 euro eskaini ditu erabiltzaile batek.
Oraingoz, 412 enpresa dagoz LanHitz programan parte hartzeko prest
2007-10-10 14:25 Euskerea berbagaiLan munduan euskeraren erabilerea sustatzeko helburuagaz Eusko Jaurlaritzea Lanhitz programearen bitartez 1.646 enpresagaz jarri da hartu-emonetan eta, horreetatik, 412k erakutsi dabe parte hartzeko interesa.
Donostiako Orfeoiak Madrilgo Erret Antzokian eskainiko dau 110. urteurrena ospatzeko bigarren kontzertua
2007-10-10 12:24 MusikeaDonostiako Orfeoiak eguenean, urriak 11, eskainiko dau Madrilen bere 110. urteurrena ospatzeko antolatutako hiru kontzertuetatik bigarrena. Erret Antzokian izango da, eta Rossiniren ‘Stabat Mater’ eta Verdiren ‘4 Pezzi Sacriko Te Deuma’ izango dira programan.
Nicolas Poussin margolari frantziarraren pintura eta irudiak Bilboko Arte Eder museoan
2007-10-09 19:38 Kulturea‘Poussin eta natura’ da, urriaren 9tik 2008ko urtarrilaren 13ra bitartean, Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai egongo dan erakusketea. Danetara, 85 obra dira bilduma honetarako Rosenberg jn.ak aukeratutakoak, 32 pintura eta 53 irudi edo marrazki.
Bilbao Poesia Astean itsasoa izango da protagonista
2007-10-09 18:18 KultureaZortzigarren edizinoa urriaren 15ean hasi eta hilaren 21era bitartean izango da. Poesia eta olerkariak herritarrei hurreratzeko helburuagaz eta ‘Bidebarrieta poesia portu’ lelopean, aurten itsasoa izango da ardatz tematikoa.
Gu Ta Gutarrak diskoa kalean izango da laster
2007-10-09 15:34 MusikeaGu Ta Gutarrak bertso eta musika emonaldiaren ideia 2006ko udan hasi zan mamitzen, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien eta Josu Zabala musikariaren artean. Zuzeneko emonaldi batzuk egin ostean, urriaren 16an diskoa kaleratuko dabe.
Guggenheim Bilbao Museoak kafera konbidauko ditu bisitariak bere hamargarren urteurrenean
2007-10-09 12:57Guggenheim Bilbao Museoaren X. urteurrena ospatzeko, museoak eta illycaffè-k aukera parebakoa eskainiko deutse bisitariei artea eta kafea bateratzeko, izan be, urriaren 9tik 19ra Guggenheim Bilbao Museoa bisitetan daben guztiek espresso kafe italiar goxo-goxoa probau ahal izango dabe illycaffè-k diseinau eta museoko Atrioaren alboetan jarri dituan bi dastalekuetan.
Ordu eta erdian agortu dira Bruce Springsteen-en kontzerturako sarrerak
2007-10-09 11:56 MusikeaBilbao Exhibition Centerren eskainiko dauen kontzerturako sarrerak martitzen honetan (urriak 9, 10:00etatik aurrera) egon dira salgai, 57, 67 eta 71 euroan. Txartelak Tick Tack Ticket webgunean, FNAC eta Elkar dendetan edota 902 15 00 25 telefono-zenbakira deituta jaso ditue 'subertedunek'.
Diamantezko diskoa, Fito & Fitipaldis taldearentzat
2007-10-08 18:28 MusikeaUrriaren 17an, diamantezko diskoa emongo deutsie Fito Cabralesi, ‘Por la Boca Vive el Pez’ diskoaren miloe bat ale baino gehiago saltzeagaitik. Gainera, persona berezi batek emongo deutso diskoa, laguna dauen Quique Gonzalezek, hain zuzen.
Zigor Aldama: ‘Ezinbestekoa da gazteen artean Asiaren inguruko ezagutzea lantzea’
2007-10-08 15:30 BarriketanKazetaria eta Euskalasia erakundeko presidentea
Euskal editoreen ordezkaritza bat Frankfurteko Liburu Azokan izango da
2007-10-08 15:12 KultureaFrankfurteko Azokearen 59. edizino honetan 7.200 erakusketari egongo dira 110 herrialdetako nobedadeak aurkezten. Alemaniako uri honetan astebetez liburuaren industriako alor desbardinak batzen dira, kontratazino eta hartu-emonetarako gune nagusia bilakatuz.
Sailkapen fasea amaituta, 30 bertsolari final laurenak noiz hasiko zain
2007-10-08 14:38 BertsolaritzeaElgeta, Getaria, Ataun eta Errenteria izan dira sailkapen faseko azken saioak eta honezkero, 23 bertsolari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurenetan dagoz. Honeei, orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...