Bertsolantegia 2009, garagarrilaren 1etik 3ra
2009-06-19 11:50 BertsolaritzeaBelaunaldien arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsolaritzea eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Bertsozale Alkarteak Udako Euskal Unibersidadeagaz alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz antolatutako ikastaroa da Bertsolantegia. Hirugarren edizinoa da aurtengoa eta lehenengo aldiz Bertsozale Alkarteak Villabonan dauen egoitzan egingo da garagarrilaren 1etik 3ra.
Belaunaldien arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsolaritzea eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Aurten, bertsolaritza eta bertsogintzearen inguruan dagozan kezka, gogo eta nahiei erantzuteko asmoz, hiru gai multzo edo ikuspegi landuko dira: alde batetik, Kazetaritzea eta bertsolaritzea; bestetik, Bertsiolaritzea eta Hip-hop-a eta, azkenik, Nortasuna bertsotan eta bertsolariakan.
Bertsolantegia 2009
Datea: garagarrilak 1, 2 eta 3. Lekua: Villabona (Gipuzkoa). Bertsozale Alkartearen egoitzan. (Kale Nagusia 70) Oharra: Lotan geratzeko aukerea eskainiko da doban.
Matrikulea eta izen-emotea:
http://ikastaroak.ueu.org/eibarko ikastaroak/ikastaro/49.html
Prezioa:
- Orokorra: 117 euro.
- Ikaslea: 99 euro.
- UEUko kidea edota EHBEko bazkidea: 59 euro.
Egitaraua
2009-07-01: Kazetaritzea eta bertsolaritzea: hitzez hitz
9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: Beñat Gaztelumendi
9:45 /10:30 |
Hitzaldia: |
Bertsolaritzea Irratigintzan |
Hizlaria: |
Xabier Sukia |
|
10:30/11:15 |
Hitzaldia: |
Ahozko kazetaritzan |
Hizlaria: |
Estitxu Fernandez |
|
11:15/11:45 |
Atsedena |
|
11:45/12:30 |
Hitzaldia: |
Bertsolaritzearen kazetaritzea |
Hizlaria: |
Gari Berasaluze |
11:45/12:30: Mahai-ingurua: Zein kazetaritza egin nahi dogu? Hizlariak: Xabier Sukia, Estitxu Fernandez eta Gari Berasaluze. Gidaria:Beñat Gaztelumendi
13:30/17:00: Bazkaria eta atsedena
17:00/19:00: Tailerra: Ariketa komunikatiboa: Irakaslea: Beñat Gaztelumendi
• Ilunabarreko ekitaldia
20:30: Bertso-saio periodistikoa. Bertsolariak: Xabier Sukia, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Jokin Labaien. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea.
2009-07-02: Bertsolaritzea eta Hip-hop-a
9:30/9:40: Lan egunaren aurkezpena: Jon Martin.
9:45 /11:00: Hitzaldia: De Rap(e)atzen. Hizlariak: Eneko Axpe ‘Maixa’ eta Endika Lahaine.
11:00/11:30: Atsedena
11:30/12:45: Hitzaldia: MC Txirrita . Hizlaria: Xabier Silveira.
12:45/13:30: Mahai-ingurua: Ber-showa eta flowa. Hizlariak: Xabier Silveira, Aritz Usandizaga, Eneko ‘Maixa’ eta Endika Lahaine. Gidaria: Jon Martin.
13:30/17:00: Bazkaria eta atsedena.
17:00/19:00: Tailerra: Taile-Rap. Irakaslea: Eneko Axpe ‘Maixa’ eta Endika Lahaine.
• Ilunabarreko ekitaldia
20:30: Bertsound system.
Bertsolariak, MC-ak: Xabier Silveira, Aritz Usandizaga ‘Aritz Sound System’, Eneko Axpe ‘Maixa’ eta Endika Lahaine.
2007-07-03: Nortasuna bertsotan eta bertsolariakan
9:30/9:40: Lan egunaren aurkezpena: Arkaitz Oiarzabal ‘Xamoa’.
9:45 /10:30 |
Hitzaldia: |
Bertsolaria artista bezala |
Hizlaria: |
Egoitz Zelaia |
|
10:30/11:15 |
Hitzaldia: |
Nortasunen konfederazioa |
Hizlaria: |
Inaki Gurrutxaga |
|
11:15/11:45 |
Atsedena |
|
11:45/12:30 |
Hitzaldia: |
Bertsolaria: personatik personaiarako zubi |
Hizlaria: |
Oihane Enbeita |
12:30/13:30: Mahai-ingurua: Nortasuna bertsotan eta bertsolariakan. Hizlaria: Oihane Enbeita, Inaki Gurrutxaga eta Egoitz Zelaia. Gidaria: Arkaitz Oiarzabal ‘Xamoa’.
14:00: Bertso bazkaria: Bertsolariak: Oihane Enbeita, Inaki Gurrutxaga, Egoitz Zelaia. Gai-jartzailea: Arkaitz Oiarzabal ‘Xamoa’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!