EHU-EiTB Multimedia Komunikazino Masterra eskainiko da lehenengoz datorren ikasturtean

Bizkaie! 2009-06-18 11:38

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) eta Euskal Irrati Telebistako (EiTB) arduradunek EHU-EiTB Multimedia Komunikazino Unibersidade Masterraren hitzarmen-sinadurea eta aurkezpena egin dabe. Multimedia euskarrietan euskeraz jarduteko kazetariak trebatzea da Masterraren helburua.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) eta Euskal Irrati Telebistako (EiTB) arduradunek EHU-EiTB Multimedia Komunikazino Unibersidade Masterraren hitzarmen-sinadurea eta aurkezpena egin dabe. Multimedia euskarrietan euskeraz jarduteko kazetariak trebatzea da Masterraren helburua.

Iñaki Goirizelaia EHUko erretoreak eta Julian Beloki EiTBko irratietako jarduneko zuzendariak sinatu dabe hitzarmena. Ekitaldian Alfonso Unceta EHUko Informazino Zientzien Fakultadeko dekanoa, Agurtzane Elordui Masterraren zuzendaria eta Bingen Zupiria ETBren jarduneko zuzendaria egon dira.

Masterraren irakaskuntza-programea eta praktikak euskeraz garatuko dira. Arduradunen arabera, ikasleek multimedia euskarrietara egokitzen diran kalidadeko produktuak sortu behar ditue eta, horretarako, euskerazko multimedia unibersoaren komunikazino-egoeren eskakizunetara egokitu behar dira. 'Erronka horreek geure egin doguz EHUko irakasleek eta EiTBko profesionalek Multimedia Komunikazinoa Unibersidade-Masterra alkarlanean diseinaukeran', azaldu dabe.

Datorren ikasturtean jarriko da Masterra martxan, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean. Ikasturte bat iraungo dau eta ikasleek 60 kreditu gainditu beharko ditue Masterra lortzeko.

Masterrak hiru helburu nagusi ditu: lehenengoa, ikaslearen komuniketako gaitasuna garatzea, uniberso multimediaren komunikazino-egoera bakotxarentzat egokienak diran hizkuntza-baliabideak aintzat hartuta; bigarrena, multimedia produktuen diseinua eta produkzinoa, batez be interneten kazetaritzarako agertu diran tresna barrien erabilpena; eta hirugarrena, komunikabideen merkaduaren ezagutzan sakontzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz.

Helburuok lortu ahal izateko, euskerazko komunikabide garrantzitsuenen laguntzinoa eta bermea ditu Masterrak. Ganera, komunikazinoaren arloan esperientzia zabala daben EHUko eta EiTBko hainbat irakasle eta profesional jardungo dira alkarlanean, alderdi teorikoa eta praktikoa buztartzen dituan programa landu eta ikastaro erakargarria osotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu