Vicente Ferrer pobreen defendatzaile sutsua hil da

Bizkaie! 2009-06-19 14:11

Vicente Ferrer Fundazinoak Indiako Andhra estaduan egiten dau lan, eta laguntzinoa emoten deutse 2,5 miloe lagun baino gehiagori. Egun bost ospitale eta ehundaka eskola kudeatzen ditu Fundazinoak eta nekazari eta behartsuenei zuzendutako milaka laguntzino plangintza abiarazo ditu orain arte.

Vicente Ferrer kooperante kataluniarra hil egin da gaur goizaldean Indiako Anantapur herrian, haren osasun egoerak txarrera egin eta gero. Vicente Ferrerrek enbolia bat izan eban pasa dan martian eta ordutik larri egon da. 89 urtegaz hil da.

Blanca Romañak, Vicente Ferrer Fundazinoak Indian dauen bozeroaileak azaldu dau jesuita ohia lasai eta senideakaz egoala hil dan momentuan. Hil-kapera gaur bertan jarriko dabe. Segurutik datorren astelehenean egingo dabe hileta-eleizkizuna iturri diplomatikoek jakinarazo dabenez. Dana dala, Espainiako Enbaxadeak gaineratu dau azken erabagia haren familiak hartuko dauela.

Vicente Ferrer Fundazinoak Indiako Andhra estaduan egiten dau lan, eta laguntzinoa emoten deutse 2,5 miloe lagun baino gehiagori. Egun bost ospitale eta ehundaka eskola kudeatzen ditu Fundazinoak eta nekazari eta behartsuenei zuzendutako milaka laguntzino plangintza (ur hornidurea bermatzeko zein kredituak jasotea errazteko) abiarazo ditu orain arte.

Vicente Ferrer borondatezko langilea 1952an heldu zan Indiara, misiolari jesuita bezela eta behartsuenen alde beharrean ibili da eten barik. 1968an herrialdetik kanporatu eben, bere lana susmagarritzat jo ebelako agintariek. Edozelan be, bueltau egin zan Indira Gandhi lehen ministroak bisadoa emoteko agindu ebalako.

Ferrerek Jesusen Konpainia itxi eban, baina pobre eta behartsuen alde lan egiten jarraitu eban.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak Meritu Zibilaren Domina Handia emon eutson joandako urtarrilean. Gainera, 1998an, Konkordiaren Asturiasko Printzea saria emon eutsen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu