‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle
2009-06-22 11:36 Musikea‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.
‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.
Astegoienean, Zornotzan jokatu dan Fanfarre, Banda eta Kaleko Musikearen IV. Haizetara Lehiaketea ‘La Fanfare en Petard’ bandeak irabazi dau 10.000 euro poltsikoratuz. Herri-epaimahaiaren saria, 4.000 eurokoa, ‘Festicultores Troupe’ taldeari emon deutsie eta, azkenik, tresna-jolerik onenarentzat zan 1.000 euroko saria ‘La Fanfare en Petard’ taldeko kide dan halkona, Guillaume, interpretearentzat izan da.
La Fanfare En Petard (Strasbourg-Frantzia)
2003an sortutako fanfarre frantziarraren ikur dira inprobisazino desordenatuak edo desorden inprobisatuak. Musiken mestizaia aldarrikatzen dabe: reaggea, ska, funka, duba… eta erritmo indartsuak, bizkor askoak, libreak konplexurik bakoak. Jai-lehergailua.
Festicultores Troupe (Santiago de Compostela)
Jaizain moduan (jaien kultibadoreak) definiduten dabe euren burua, eta Galiziako erromerietako parrandazale ospetsuenetakoak dira. Gurdi-traktore-tramankulu-soinu tresna bitxi bat daroela, patxanga eta Balkanetako musikea nahasten dabe euren musika-estiloan.
Haizetara Jaialdia orain hiru urte sortu zan Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik. San Juan gauaren inguruan egiten dan banda eta kaleko musika taldeen lehiaketea dugu jaialdi hau.
Herriko artxibo historikoetan batzen danez, San Juan jaietan ohikoa zan musika taldeak kaleetan ikustea. Lehiaketa honegaz, XX. mendearen hasieran, batez be, 1913. urtearen inguruan, musikea San Juan suagaz lotzen eban jaia berreskuratu nahi dau Udalak. Era berean, Haizetara jaialdiaren bitartez munduko beste hainbat tokitako musika joera barrienak ezagutzera emoteko, musika arloagaz loturik dagoan publikoa erakarri nahi dau herrira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!