Agustin Zubikarai nobela laburren sariketearen IX. edizinoaren oinarriak argitaratu ditue

Bizkaie! 2009-06-19 15:40

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai zanaren omenez eta haren izenez antolatzen dauen nobela laburren sariketarako deialdia egin dau, bederatzigarrenez. Epaimahaia Miren Agur Meabek, Ana Urkizak eta Xabier Mendiguren Elizegik osotuko dabe eta saria 5.400 eurokoa izango da.

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai zanaren omenez eta haren izenez antolatzen dauen nobela laburren sariketarako deialdia egin dau, bederatzigarrenez. Hona hemen lehiaketearen oinarriak eta sariaren historia:


Idazlan muetea

Euskeraz sortutako nobela laburrak aurkez daitekez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.


Neurria


Makinako moldez, Din-A 4 formatuan eta tarte bikotxa itzita, gitxienez 50 orrialde eta gehienez 100.


Zelan aurkeztu

Hiru ale bialdu beharko dira, agirian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta batera gutunazal zarratu bat, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Nora bialdu

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Ondarroako Udala - Euskera Zerbitzua 48700 Ondarroa.


Epeak

Lanak hartzeko azken eguna 2009ko abenduaren 1a izango da. Epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna 2010eko urtarrilaren 31 izango da.


Epaimahaia idazle honeek osatuko dabe

Miren Agur Meabe Plaza
Ana Urkiza Ibaibarriaga
Xabier Mendiguren Elizegi


Saria


Sari bakarra emongo da: 5.400 eurokoa. Epaimahaiaren eretxiz, gitxieneko kalidadeko lanik ez balego, ez litzateke saririk emongo.


Argitaratzea

Elkar etxeak argitaratuko dau eleberri sariduna. Baina idazlea izango da lanaren jaubea eta, ohiko moduan, argitaletxeak egile-eskubideak ordainduko deutsoz.


Sariaren historia

2001 Alberto Ladron Arana Xake Mate
2002 hutsik
2003 Fernando Morillo Gloria Mundi - Iñaki Irasizabal Burua txoriz beterik (ex-aequo)
2004 Julen Peñagarikano Apologia
2005 Irati Jimenez Bat, bi, Manchester
2006 hutsik
2007 Jose Inazio Basterretxea Mandatariaren gerra
2008 hutsik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu