Ekologia izango da gaur, hilak 22, abiatu diran BBKren udalekuetako ardatzetako bat

Bizkaie! 2009-06-22 15:36

Igazko edizinotik, udalekuetan parte hartzen daben 4.000 neska-mutilen senideek eguneroko jardueren jarraipena egin leikie BBK-k abian jarritako blogaren bitartez. Bertan, begiraleek eguneko nondik norakoen barri emoten dabe, eta neska-mutilen argazkiak jarten ditue.

Ingurumenaren errespetua izango da BBKren 2009ko udalekuetako hezkuntza-ardatzetako bat, eta hori dala eta, edizino honetan parte hartuko daben neska-mutilek gitxien kutsatzen daben garraio publikoak erabiliko ditue Sukarrietara joateko: tranbia eta trena.

BBK-ko iturriek jakinarazo dabenez, udalekuen edizino honetako lehenengo taldea gaur, astelehena, abiatu da Bilboko Arriaga plazatik, 9:00etan. Bertan, 200 inguru neska-mutil tranbiara igon eta Atxuriko geltokiraino joan dira. Geltoki horretan, hain zuzen be 9:48an, EuskoTren euki dabe zain Sukarrietaraino joateko. Errepidez barik, trenez bidaiatzeak aukera aparta eskainiko dau neska-mutilak baliabide energetikoen zentzuzko erabileran eta ustiapen arduratsuan hezteko.

Trenaren aldeko apustuaren bidez, BBKren udalekuek balioak transmitiduteko konpromisoari eutsi nahi deutse. Hezkuntza-zeregin hori urte osoan zehar garatzen da, domekatako txangoen, aste berdeen eta gazteentzako txangoen bidez. Horrezaz gan, finantza-erakundeak Urdaibaiko Begoñako Andra Maria egoitzan dauka Naturearen Saiakuntza eta Interpretazinorako Zentroa, eta ingurune naturalagazko errespetua sustatzea dau helburu. Era berean, BBK-k hegaztien migrazino-fenomenoa aztertzeko eta interpretetako zentroaren sorreran be parte hartzen dau, Urdaibaiko Biosferako eremuan.

Igazko edizinotik, udalekuetan parte hartzen daben 4.000 neska-mutilen senideek eguneroko jardueren jarraipena egin leikie BBK-k abian jarritako blogaren bitartez. Bertan, begiraleek eguneko nondik norakoen barri emoten dabe, eta neska-mutilen argazkiak jarten ditue.

Sukarrietako eta Briñaseko egoitzetako egonaldietan, 7 eta 13 urte arteko neska-mutilek astialdiaz era didaktikoan gozetako eta euskeraz berba egiteko aukerea dabe. Ganera, euren edadeko neska-mutilekaz biziten ikasten dabe, balioetan oinarritutako hezkuntzea sustatzen dauen ingurunean, hain zuzen be.

Egoitzak ondo baino hobeto preparauta dagoz edade horreetako neska-mutilak jasoteko, eta natura bete-betean dagoz kokatuta: Briñas, Errioxako Kantabria mendikatearen alboan; Sukarrieta, Urdaibaiko Biosfera bete-betean.

Eskolako oporrakaz bat datorren denporaldia gaur, bagilak 22 hasi eta abuztuaren 22an amaituko da. Zortzi txanda antolatu dira. Lehen zazpiek astebete iraungo dabe, astelehenetik zapatura; eta azkenak, 15 egun. Aurreko edizinoetan legez, txanden erdiak euskeraz izango dira; beste erdiak, barriz, elebidunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu