Alex de la Iglesia bilbotarra Zine Akademiako zuzendari aukeratu dabe
2009-06-22 12:38 BarriakAlex de la Iglesiak, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmen egileak, Zinemaren lege barria egiteko desafioa dauka (orain urte eta erdi baino gehiago onartu eben), espainiar zinegintzearen irudia hobetzeko ardurea eta, horrezaz gan, akademiatik alde egin eben hainbat partaide (berbarako, Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) barriro erakartea izango dau helburu.
Alex de la Iglesia, orain 43 urte Bilbon jaiotako zinegilea, Zine Akademia zuzentzeko aurkeztutako hautagai bakarra zan eta, era horretara, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmeen zuzendariak Angeles Gonzalez-Sindek pasa dan apirilean, Espainiako Gobrenuko Kultura ministro lanak hartu zituanean itxitako lekua eta zereginak beteko ditu datozen hiru urteotan. Iciar Bollain zuzendaria eta Emilio Pina produkzino zuzendaria dagoz bilbotar zinegilearen taldean.
Azken ia hiru hileetan, Eduardo Campoy izan da Zine Akademiaren jarduneko burua eta tarte horretan, hautagaia topetea izan da harebn zeregin nagusiena. Azkenean, erakundea osotzen daben 1.100 akademiakideen artean, aldeko 204 boto jaso ditu bilbotarrak eta 43 abstentzino.
Alex de la Iglesiak, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmen egileak, Zinemaren lege barria egiteko desafioa dauka (orain urte eta erdi baino gehiago onartu eben), espainiar zinegintzearen irudia hobetzeko ardurea eta, horrezaz gan, akademiatik alde egin eben hainbat partaide (berbarako, Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) barriro erakartea izango dau helburu.
Zine Akademiako zuzendari barriak zine zuzendari izaten jarraitzeko asmoa adierazo dau eta datorren urtean, 'La marca amarilla' filma egiteko asmoa iragarri dau, Edgar Pierre Jacobs-en komiki batean oinarritutako filma. Honezkero, Kiefer Sutherland eta Hugh Laurie aktoreak fitxau ditu film horretarako.
Kontuak kontu, bilbotarrak igaz errodau eban 'Los Crímenes de Oxford' eta Espainian diru gehien batu dauen filma izan da, 8,5 miloetik gora, hain zuzen be.
Zinegile saritua, Zine Akademiaren zuzendari moduan joango da aurten, lehenengo aldiz, Goya sarietara (sei sari irabazi ditu 'El día de la Bestia' filmagaitik, bi 'Perdita Durango'-gaitik eta hiru 'La Comunidad'- engaitik).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!