Prentsa digitalaren webguneak eta gizarte-sare digitalak bisitetan dira gehien EAEn

Bizkaie! 2009-06-18 14:34

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Internet erabiltzaileek komunikabideen webguneetara joten dabe batez be, Eustatek 2009ko lehenengo hiruhilekoan batutako datuen arabera. Webgune horreen ostean, aisialdi arlokoak, instituzionalak, banku elektronikoak eta bidaia-webguneak dira erabilienak.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Internet erabiltzaileek komunikabideen webguneetara joten dabe batez be, Eustatek 2009ko lehenengo hiruhilekoan batutako datuen arabera. Webgune horreen ostean, aisialdi arlokoak, instituzionalak, banku elektronikoak eta bidaia-webguneak dira erabilienak.

Datuak aztertuta, 'tuenti.com' webgunearen sendotzea nabarmentzekoa da, sare sozial birtual hori 2006an sortu eta seigarren postuan dagoalako orain, 38.900 aitamenegaz eta kuotearen % 4,1egaz, eta 2008ko laugarren hiruhilekoan baino 20.300 bisita gehiago izan ditu. 'bilbao.net', 'noticiasdegipuzkoa.com' eta 'ikea.es' webguneek be gora egin dabe zerrendan.

Arabako internautek turismo, musika eta kirol webguneetara joten dabe batez be; Gipuzkoakoek bankuetara eta instituzinoetara eta Bizkaikoek aisia eta gizarte-sare birtualetara.

Webgune bisitatuena 'elcorreodigital.com' da oraindino be, Internet erabiltzaileen artean % 13,5ak jotzen baitau bertara, hau da, 126.500 aitamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak 'diariovasco.com' (% 6,6) eta 'marca.es' (% 4,5) dira.

Komunikabideen ondoren, aisiagaz erlazionatutako orriak nabarmentzen dira: 'youtube.com' orrian 44.900 sarrera izan dira, sarrera guztien % 4,8; gero, 'tuenti.com' (%4,1) eta 'hotmail.com' (%3,2).

EAEko administrazino publikoak eta banku elektronikoak be bisita gehien jasoten dituen webguneen artean dagoz. Eusko Jaurlaritzearen webgunea ('euskadi.net') bosgarren dago eta Osakidetza hogeigarren. Bankuei jagokonean, 'kutxa.net' internauten % 3,6k darabil; 'bbk.es' % 2,3k eta 'cajalaboral.es' % 1,6k.

Bestalde, Google da Interneteko bilatzailerik erabiliena EAEn, % 97,9ko kuoteagaz. Ondoren, Yahoo eta bestelakoak dagoz, baina alde nabarmenagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu