Riders on the Storm eta The Blues Brothers Band taldeak be Bilbon

Bizkaie! 2008-03-28 09:11   Musikea

Aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartela gero eta potoloagoa da eta antotzaileek iragarri dabenez, Riders on the Storm' (The Doors taldearen kide ohiak) eta The Blues Brothers talde estadubatuarrek garagarrilaren 6an emongo dabe kontzertua.

Aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartela gero eta potoloagoa da eta antotzaileek iragarri dabenez, Riders on the Storm' (The Doors taldearen kide ohiak) eta The Blues Brothers talde estadubatuarrek garagarrilaren 6an emongo dabe kontzertua.

Kobetamendin, garagarrilaren 4an, 5ean eta 6an, kanpoko eta bertoko izarrak izango dira. Egunotan jakin dogu Garik (Hertzainak taldeko abeslari ohia) eta The Raveonettes talde daniarrak be joko dabela zapatuan (garagarrilaren 5ean).

Edozelan be, The Police izango da kartelburu eta Sting abeslari dauen talde honek zapalduko dau eszenatokia lehenengoz, barikuan, jaialdiaren lehenengo egunean. Egun berean joteko talde gehiago iragarri ditue antolatzaileek: Gari musikari euskaldunak, The Raveonettes talde daniarrak (David Kano Krakovia taldeko kidearen talde berria) eta Hotel Personak (Placeboren baxu-jotzailearen taldea) be joko dabe. Egun horretan REM, Lenny Kravitz eta The Prodigy taldeak be agertuko dira eszenatokira.

Bestalde, zapaturako iragarritako kontzertu batzuk egunez aldatu ditue; berbarako, Quique Gonzalez eta La Aristocracia del Barrio taldeek domekan joko dabe. Egun horretarako dago iragarrita Tequila espainiar-argentinaren kontzertua.

BBK Liven antolatzaileek gogorarazo dabenez, egitaraua ez dago oraindino zarratuta eta leitekeana da talde gehiago etortea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu