Tabakalera ikus-entzunezkoen gune

Bizkaie! 2008-03-31 19:55

Donostiako kultura garaikidearen nazinoarteko guneak, pausu garrantzitsua emon dau gaur, izan be, administrazino kontseilua osotzen daben hiru erakundeek (Eusko Jaurlaritzeak, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Donostiako Udalak) proiektua bultzatzeko eta sakabanatuta dagozan kultur ekintzak batzeko akordioa izenpetu dabe.

Tabakalerak, Donostiako kultura garaikidearen nazinoarteko guneak, pausu garrantzitsua emon dau gaur, izan be, administrazino kontseilua osotzen daben hiru erakundeek (Eusko Jaurlaritzeak, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Donostiako Udalak) proiektua bultzatzeko eta sakabanatuta dagozan kultur ekintzak batzeko akordioa izenpetu dabe.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako sailburuaren esanetan, Tabakalera Euskaditik kanpo be erreferentziagune bihurtzeko lan egingo dabe.

Ikus-entzunezkoen zentro garaikideak Euskadiko Filmategia hartuko dau eta, beraz, filmategiko kide barri izango da aurrerantzean Donostiako Udala; horren ondorioz, egun dituan zinema aretoak Tabakalerara eroateko konpromisoa hartu dau.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena oso handia izango da. Sormen eta kultura alorrean urteetan zehar bultzatutako Arteleku arte zentroa Tabakalerara eroango dau, baita Koldo Mitxelena eraikineko erakustaretoak be. Koldo Mitxelena liburutegiak hazkunde esanguratsua izango dau eta, aurrerantzean, bertan kokatuko da Euskadiko Liburutegi Nazionala.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan dauenez, legealdiko egitasmo kultural nagusia izango da honakoa.

Tabakaleran, gainera, mediateka garrantzitsua osotuko dabe. Ikus-entzunezkoen zerbitzua eskainiko dau, Donostiako Udalaren sareko liburutegiak eta Artelekuko dokumentazino alorrak batuko dituana.

Azken buruan, Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendariak aurreratu dauenez, eraikina arkitektonikoki birmoldatzeko lehiaketea zabalduko dabe laster.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu