Kanpomartxo’08: apirilaren 6an, Martiartun

Bizkaie! 2008-04-02 19:23

Euskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea, zein euskera ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea dira helburuak, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.

Berbots, Erandion Euskaraz! alkarteak gure artean antxina galdutako ‘Kanpomartxo’ izeneko ohiturea berreskuratu dau azken urteotan, aurtengoa hamabosgarren edizinoa izanik.

Euskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea, zein euskera ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea dira helburuak, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.

Kontuak kontu, udabarriagaz bat egiten eban antxinako ohiturea berreskuratu guran, ekitaldiaren lehenengo edizinoaren ostean barri gehiago jasota antolatzaileak jaubetu ziran Bizkaian batez be, hainbat lekutan (Arratian, Durangaldean, Lea-Artibain...) eta zenbait izen erabiliz (kanpomartxo, kanporamartxo, txitxiburduntzi, basakoipetsu...) egiten dala oraindino be, eta azken urteotan hainbat lekutan ari dirala berreskuratzen (Mungian, Sopelan...). Jatorriz, Inauteri edo Haratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joaten ziran mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten eben. Dana dala, eguraldi hobea egin leikela pentsaurik, apirilaren lehengo domekan egiten dau Berbots alkarteak.

Ospakizun hori oinarritzat hartuz, beste ikuspegi bat emon deutsie egunari, bertan euskerea ardatz izanik. Herriko zenbait talderen alkarlanari esker, euskerearen inguruan jai-eguna da berez eta bakotxak ahal dauenagaz eta dakienagaz parte hartzen dau. Norbera da protagonista. Guztia euskal giro ederrean eta auzokoakaz.

Jaiaren helburua bikotxa da, euskeraz eta euskerea gozetako eguna, eta gainera gure herriko zenbait leku, asko eta askorentzat zoritxarrez ezezagunak, deskubridutekoa. Aurten jai-egun honi jagokon hamabosgarren edizinoa izango da. Lehen edizinoan Enekuri bideko Fano auzoan izan zan hitzordua; ordutik hona herriko hainbat lekutan izan da: Goikolandan, Goiherri auzoko La Magdalena inguruan, Martiartuko antxinako torretxearen babesean, Santimamiko zelaietan, Kukularran dagoan Altzaga Ikastolan, Arriagako Artetxe etxe famatuaren aurrean, Lutxanan. Kasu guztietan arrakasta polita izan dau jai honek. Aurten, barriz, apirilaren 6an, Martiartun izango da hitzordua ‘euskerea ardatz lagunakaz egun zoragarriaz gozetako, gure herria euskeraz girotzeko, berbearen hotsa, euskerearen ahotsa zabal daiten, Erandio gure herrian oihartzun handia, handiagoa, gero eta handiagoa ... ahalik eta handiena izan daian’.

Erandio herrian nahiz eta azken urteotan gero eta euskaldun gehiago egon, eta apurka apurka kopuru hau handituz joan arren, gaztelania da nagusi kalean, euskaldunok erderaren itsasoan murgilduta izanik. Kasu askotan, gainera, euskaldunok ez dugu alkar identifiketan.

Kalean, beraz, ez dago euskerea erabilteko aukera handirik. Eta etxean be, gehienetan, ezin da euskeraz egin hiztun euskaldunbarrien gurasoak erdaldunak baitira.

Giro horretan, inguru erdaldunaren eta hiztunen erabilera-inertzien eraginez, egin daitekeena baino euskera askoz gitxiago egiten da.

Herriko euskaldunek batzeko gunea izan daien eta, aldi berean, herria euskeraz girotzeko hainbat ekitaldi antolatu eta gure hizkuntzearen erabilpen-esparruak zabaltzeko jaio zan BERBOTS, ERANDION EUSKARAZ! Alkartea.


Egitaraua

12:00etan, Euskal dantzak. Erandioko hiru dantza taldeek eskainita: Altzagako ‘Uztargi’ + Astrabuduko ‘Trabudu’ + Goikoako ‘Goi-alde’.
13:00etan, Bertso saioa. Xabier Paya vs Aitor Mendiluze.
14:30etan, Herri bazkaria.
17:00etan, Betiko kantuak. Bazkalondoko giroa trikitiagaz, Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalagagaz.
17:00etan Umeentzako antzerkia. Zirika zirkus.
18:00etan Erromeria: Tapia eta Leturia.

Goizean hasi eta gauera arte: musikea, jolasak, txosna, taloa, kantuak, sorpresak... eta batez be giro euskalduna.


Antolatzaileak

Berbots Erandion Euskaraz! eta Goierriko Jai Batzordea.


Laguntzaileak

Goi-alde, Trabudu eta Uztargi dantza taldeak + ALBE.


Babesleak

Erandio Elizateko Udala - Euskara Zerbitzua eta Kultura saila Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saila
Eusko Jaurlaritza
Euskadiko Kutxa
Eroski

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu