Georges Melies zinemagile historikoa omenduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2008-04-02 10:27   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoak Georges Melies zinemagile historikoa omenduko dau gaur, apirilak 2, museoaren mendeurrenaren ospakizunen artean antolatutako ekitaldien egitarauaren barruan. Omenaldia arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, museoaren auditorioan.

Bilboko Arte Eder Museoak Georges Melies zinemagile historikoa omenduko dau gaur, apirilak 2, museoaren mendeurrenaren ospakizunen artean antolatutako ekitaldien egitarauaren barruan.

Omenaldia arratsaldean izango da, 19:00etan hasita, museoaren auditorioan. Sarrerea dobakoa izango dan arren, aretoa jentez beteten danean ateak zarratuko ditue. Ekitaldia Metro Bilbaok babestu dau eta Frantziako Enbaxadako Zerbitzu Kulturalen laguntzinoa jaso dau.

Hasteko, topaketa bat izango da Meliesen birbilobagaz eta bere fundazinoko ordezkaria dan Marie-Helene Leherissey-Meliesegaz. Ondoren, zinemagile frantsesaren pelikulen aukeraketa baten emonaldia izango da, Lawrence Leherissey-Meliesen pianoagaz lagunduta.

Georges Melies aitzindaria izan zan istorioetan dekoratuak sartzen eta 1896tik 1913ra artean 520 film egin zituan; askotan, bera zan produktorea, banatzailea, interpretea edota protagonista.

Ganera, oraingo efektu berezien oinarri diran hainbat teknika asmau zituan eta zinemako munduko lehenengo estudioa eregi eban Parisen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu