‘Accelerate’, REM taldearen lan barria rock sustraietara bueltan

Bizkaie! 2008-04-01 13:04   Musikea
Gaur, apirilak1, merkaturatuko dabe ‘Accelerate’

Hogeita bost urteko ibilbidearen ostean, 2004ko ‘Around the sun’ eta igazko ‘REM Live’ lanetatik kantu barriez osotutako lehenengo diskoa da ‘Accelerate’, taldearen diskografian hamabosgarrena.

Hogeita bost urteko ibilbidearen ostean, 2004ko ‘Around the sun’ eta igazko ‘REM Live’ lanetatik kantu barriez osotutako lehenengo diskoa da ‘Accelerate’, taldearen diskografian hamabosgarrena. Vancouver (Kanada), Dublin (Irlanda), eta Athens (Georgia, AEB) urietan bederatzi astetan grabautako diskoa da, 11 kantuz osotutakoa eta 34 minutuko iraupena dauena.

‘Accelerate’ disko bizia da, gordina, kanta laburrak dituana (diskoko sei kantu hiru minututik beherakoak dira), ‘egungo bizimoduaren zoramenezko erritmoaren isla’, Michael Stipe abeslariaren eretxiz.

Rem taldeak azken urteotako produktorea, Pat MacCarthy baztertu eta U2 taldeko ‘The Edge’ handiaren aholkuari kasu eginaz, Jacknife Leegaz grabau dabe disko barria eta soinuan nabarmen igarri da. Peter Bucken gitarra soinuek indarra, gordintasuna eta zikin puntua berreskuratu ditu, pianoa ia-ia baztertu egin dabe eta Mike Mills baxu joleak aparteko protagonismoa hartu dau, koruak be eginaz. Osogai horreekaz disko indartsua plazaratu dau Rem taldeak.

Diskoaren aurkezpen bira erraldoaiari maiatzaren 23an ekingo deutsie Kanadako Vancouverren eta garagarrilean, barriz, Bilbao Live Jaialdian izango dira, 5ean, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu