Kontseiluko sortzaileek ‘Euskaraz bai’ adierazpenagaz bat egin dabe

Bizkaie! 2008-04-01 17:58   Euskerea berbagai

‘Euskaraz bai’ adierazpenak euskerearen egoerearen azterketea eta etorkizunaren erronkak azaltzen ditu helburu jakin bategaz: euskerearen normalizazinoaren ahaleginean alkarlana sustatzea, horretarako gizarte-eragileen, erakundeen eta jendartearen atxikimendua lortuz.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua orain dala 10 urte luze sortu zan, 1997ko abenduaren 6an, Durangon. Sorrerea posible egin ebenakaz agerraldia egin dabe gaur Donostiako Costa Vasca Hotelean; bertan ‘Euskararen Unibertsoa’ jardunaldiak antolatu ziran 1997ko martian. Ehundaka adituk parte hartu eben hausnarketetan eta bertan erabagi zan euskalgintzeak bilgune bat behar ebala: handik hilebete batzuetara sortu zan Kontseilua.

Ekitaldian orduko hainbat erakundetako ordezkariak batu dira. Jakineko Joan Mari Torrealdai eta Paulo Agirrebaltzategi, Euskaldunon Egunkariako Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria, Hik-hasiko Joxe Mari Auzmendi, EKBko Joxe Jabier Iñigo, AEKko Joanmari Larrarte, Euskal Konfederazinoko Alberto Atxotegi, Elkar-eko Mikel Arrizabalaga, EHE-ko Jagoba Zulueta, Urrats Euskaltegiko Jexux Arrizabalaga, EHEko Jagoba Zulueta, HUHEZIko Jon Sarasua, UEMAko Iñaki Arregi eta norbanako legez bertaraturiko Laura Mintegi eta Iñaki Zabaleta izan dira, besteak beste.

Eskerrak emon deutsez hasieratik Kontseiluko idazkari nagusia dan Xabier Mendigurenek sorreran parte hartu ebenei. ‘Eskerrak be etorterik izan ez daben baina sorrerea posible egin eben guztiei, eta aitamen berezia bidean gelditu dan Fernando Muniozgurenentzat, bertatik bertara eskerrak emoteko aukerarik ez dogulako izan’.

Giro horretan, ‘gaur, sorrerako sentimentu hori gogoratzeaz ganera, ‘Euskaraz bai’ adierazpena Euskal Herriko eragileei sinatzeko deia egin nahi deutsegu’, holan aurkeztu dau idazkari nagusiak adierazpenaren atxikimenduak batzeko kanpainea. ‘Euskaraz bai’ adierazpenak euskerearen egoerearen azterketea eta etorkizunaren erronkak azaltzen ditu helburu jakin bategaz: euskerearen normalizazinoaren ahaleginean alkarlana sustatzea, horretarako gizarte-eragileen, erakundeen eta jendartearen atxikimendua lortuz.

‘Euskaraz bai’ adierazpenagaz bat egiteko bidea Kontseiluaren webgunean sartu eta atxikitzea da: www.kontseilua.org/euskarazbai

Ekitaldiaren amaieran, Kontseiluko idazkari nagusiak 10. urteurreneko ekitaldi nagusia abenduaren 13an egingo dabela iragarri dau.


Erakusketa ibiltaria

Kontseiluak apirilaren erdialdean erakusketa ibiltaria jarriko dau martxan: ‘Kontseiluak 10 urte bidea eginez’. Holan, urte honeetan egindakoen barri emongo deutse herritarrei, proiektu eta ekimen interesgarrienak ezagutarazoz. Ordenagailuetan joango dan erakusketa interaktiboa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu