Asier Otamendik irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea, bederatzigarrenez
2008-04-07 12:01 BertsolaritzeaOtamendik saio oso erregularra egin eban eta, horrenbestez, bederatzigarrenez jantzi dau txapela. Otamendik eta Manex Agirrek egin eben buruz burukoa saioaren amaieran eta 593,5 puntu lortu zituan txapeldunak; Agirrek, 582. Hirugarren, Iñaki Viñaspre sailkatu zan, 397,5 puntugaz.
Arabako Bertsolari Txapelketako finala zapatuan, apirilak 5, jokatu zan Gasteizko Principal antzokian. Asier Otamendik saio oso erregularra egin eban eta, horrenbestez, bederatzigarrenez jantzi dau txapela. Otamendik eta Manex Agirrek egin eben buruz burukoa saioaren amaieran eta 593,5 puntu lortu zituan; Agirrek, 582. Hirugarren, Iñaki Viñaspre sailkatu zan, 397,5 puntugaz.
Arabako bertsolaritzea sasoiko dagoala erakutsi eben bertsozaleek. Danetara, 600 lagun izan ziran antzokian. Igazko irabazle Oihane Pereak ezin izan eutson igazkoari eutsi eta laugarren sailkatzea lortu eban. Zigor Enbeitarentzat bosgarren lekua eta Andere Arriolabengoa finalera ailegau barriarentzat izan zan seigarrena. Sentitu, gozatu, astindu izan da aurtengo txapelketearen leloa.
Finalistak
Asier Otamendi: 593,5 puntu
Manex Agirre: 582 puntu
Iñaki Viñaspre: 397 puntu
Oihane Perea: 382,5 puntu
Zigor Enbeita: 377,5 puntu
Andere Arriolabengoa: 374,5 puntu
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!