Topagunearen jarduereak erabilera eta sormenean sakontzea izango dau ardatz

Bizkaie! 2008-04-07 12:15   Euskerea berbagai

Astegoienean, Euskera Alkarteen Federazinoak Durangon egindako Batzar Nagusian Nafarroako lau alkarteren bazkidetzak onartu eta Zuzendaritza Batzorderako lau kide barri izan dira aukeratuak.

Astegoienean, Euskara Alkarteen Federazinoak Durangon egindako Batzar Nagusian Nafarroako lau alkarteren bazkidetzak onartu eta Zuzendaritza Batzorderako lau kide barri izan dira aukeratuak.

Karmen Irizar, Topagunearen lehendakariak, federazinoaren urteko erronka nagusiak izango diranak aurkeztu eta ondoko puntuetan laburbildu dau euskera alkarteen egungo egoerearen irudia eta erronka nagusiak:


Dimentsinoa

Euskera alkarteen mobimentuak 2008an 25 urtebeteten dituala azpimarratu dau Karmen Irizarrek. 1983an, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) alkartearen sorrereagtaz abiatutako gizarte mobimentuak 90. hamarkadatik aurrera izan dau bere loraldia, egungo egoerea da horren erakusgarri. Azpimarragarriak dira Irizarrek emondako datuak: ‘20.000 bazkide ditue Topaguneko kide diran euskera alkarteek, 1.400 boluntariotik gora dabilz alkarteen bueltan lanean eta 350 profesional baino gehiagok egiten dabe lan zuzenean euskera alkarteetarako. Hamar miloe eurotik gorako aurrekontua izan dau euskera alkarteen mobimentuak azken urtean’.

Euskera alkarteena mobimentu sortzailea dala nabarmendu dau Topagunearen ordezkariak: ‘25 urteotan asko sortu dabe euskera alkarteek, sortuz hizkuntzea aberastu dabe, sormenaren bidez euskereari arnasbideak emon deutsiez, erabilerea sustatuz. Ludotekak, mintzapraktika egitasmoak, tokiko hedabideak, udalekuak, kultur zirkuituak, merkataritza euskalduntzeko metodologiak, ikastaroak eta era guztietako zerbitzuak sortu ditue. Eten barik dabilz sortzen euskera alkarteak eta horregaz batera sormenerako gune be badira, asko baitira alkarteetatik bultzatutako sormena lantzeko egitasmoak. Egitasmo horreen guztien garrantzia ahaztu barik, nabarmentzekoa begitantzen jaku euskera alkarteek sortutako alkarlanerako kulturea, lan egiteko modu eraikitzailea, hizkuntzearen normalizazinoan jarduteko estilo autonomo eta edegia, eta hartu-emon sare barriak. Euskerearen erabilerea bultzatzeko bide barriak, sortzaileak, edegiak, herrian errotuak, eskaintzen ditue euskera alkarteek eta euskerearen garapenari egiten deutsen ekarpenik garrantzitsuena hori da.

Jarduera guztian boluntarioen lana azpimarratzekoa dala adierazo dau Karmen Irizarrek. ‘Borondatezko lana garairik onenean ez dagoala hainbeste aitatzen dan honetan, igaz euskera alkarteen artean jasotako datuen arabera, 1.400 boluntario baino gehiago dabilz egun alkartetan beren denpoera eta lana eskaintzen. Alkarteen gizarte mobimentu izaerea nabarmentzen dogunean horretaz gabilz, tokian tokiko euskaldunen ekimenez eta ilusioz euskerearen normalkuntzan dabilzan alkarteez’.


Urteko jarduerea: Sormena ardatz

Sormena hartu dau ardatz Topaguneak 2008 urteko jarduerea egituratzeko. Esangura horretan, zemendirako ‘Euskera alkarteak eta sormena’ izenburuko jardunaldiak iragarri ditue; euskera alkarteetako kideen eta sortzaileen bilgune bihurtu nahi ditu Topaguneak jardunaldiak.

Horreez gan, sormena ardatz daben hainbat egitasmok jarraipena izango dabe aurten: sortzaileentzako sariketa modura jaiotako Euskal Herriko Graffiti lehiaketeak bosgarren edizinoa izango dau bagilean, ikus-entzunezkoen arloan be sormenerako (ikus-entzunezkoen laugarren rallyan) eta sortzaileen lanen zabalkunderako (film laburren bosgarren zirkuitua) egitasmoak burutuko dira eta Kultur Errotak 1.500. emonaldia eskainiko dau aurten, besteak beste.

Batzar Nagusian onartutako jarduera planean bazkidetza txartel bateratua sortzea eta mintzapraktika egitasmoen zabalkundeagaz jarraitzea be erabagi dabe bazkideek.


Bazkide barriak

Nafarroako lau euskera alkarte onartu ditu bazkide moduan Batzar Nagusian Topaguneak, Altsasuko Kima, Lizarrako Garean, Berriozarko Zorroka eta Agoitzeko Karrika alkartea.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako90 bazkide ditu federazioak egun.


Zuzendaritza Batzordea b
arritzea

Lau kide barri onartu ditue Zuzendaritza Batzordean: Elena Laka, Eibarko ...Eta Kitto! euskera alkarteko ordezkaria, Joseba Llano, Arabar Errioxako Ttiki-Ttaka euskera alkartekoa, Aitor Izagirre, Arrasateko Txatxilipurdi alkartekoa eta Karlos Gonzalez, Deustuko Berbaizu euskera alkartekoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu