Nahixan, kosta partetik datorren taldea
2009-06-04 15:46 MusikeaNahixan Ondarroa eta Mutrikun sortutako boskotea da, gaur Bilbon prentsaurrean agertu dana. Nahixan da taldearen lehenengo diskoaren izenburua; 11 kantu batu ditue lanera, hurreko 11 tatuai, amesetan legez bizitakoari abesten daben horreetakoak.
Nahixan Ondarroa eta Mutrikun sortutako boskotea da, gaur Bilbon prentsaurrean agertu dana. Nahixan da taldearen lehenengo diskoaren izenburua; 11 kantu batu ditue lanera, hurreko 11 tatuai, amesetan legez bizitakoari abesten daben horreetakoak. Bertold Bretch edo Laboak egiten eben moduan. Diskoa sendo dabil ondakin industrialen artean, pop oinarri gozoek hitzak nahita azpimarratzen dituela.
Diskoa Haritz Harreguyren gidaritzapean grabau dabe Katarain estudioetan eta Doctor Masterren masterizau izan da baina aldez aurretik, Axular Arizmendiren AME estudioetan sortu da material guztia. Berbatan kolaboretan ibili diran Amets Arzallus, Iñaki Apalategi, Jon Martin, Iñigo Arrizabalaga eta Iñigo Larrinagak apostu zintzo, hurbil eta orekatu bat borobiltzen dabe.
Nahixan
AXULAR ARIZMENDI: ahotsa
AITOR SOLOGAISTOA: gitarristea
PATXI CABANILLAS: bateria
XABAT LERTXUNDI: gitarristea
AXIER GARAI 'Kiriketa': baxu-jolea
Nahixan zuzenean ikusteko
- Bagilak 13, Ondarroako Kamiñazpin.
- Garagarrilak 4, Amorotoko jaietan.
- Garagarrilak 17, Etxebarrin (Bilbo).
- Garagarrilak 18, Añorgako jaietan.
- Garagarrilak 24, Mutrikuko jaietan.
- Garagarrilak 26, Azpeitxiko jaietan.
- Irailak 12, Sondikako jaietan.
- Urriak 4, Donostian, Kilometroak 2009.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!