'Obatu Euskal Eskola Publikoari', Euskal Eskola Publikoaren jaia Bergaran
2009-06-02 17:52 Euskerea berbagai'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.
'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.
Kontuak kontu, 0-6 urte artekoentzako gunea San Martin Eskola eta Ipintza Institutuen jolasleku eta aparkalekuetan jarriko dabe. Bestalde, 6-12 urtekoendako gunea Santa Marina parrokia ondoko aparkalekuan eta zapatuetan merkatua egiten zan plazan egokituko dabe.
Jaiaren gune nagusia San Martin plazan egongo da. 'Herriko plazan jarriko dogu oholtza nagusia, eta han egingo ditue kontzertuak. Bestalde, barrikuntza moduan, kultur aniztasunaren aldeko apustua egin guran, gune berezi bat jarriko dogu Bideberrin eta pilotaleku ondoko plazatxoan. Jaiaren aurreko egunetan gai horren inguruko hainbat ekintza egingo doguz', esan dau gurasoen alkarteko kide Usoa Urbietak prentsaurrekoan.
Edizino hau interkulturalidadean oinarrituko dala azaldu dabe Donostian jaialdiko arduradunek, gure kultureak eta gure hizkuntzeak besteetan parte hartu behar dauelako. Honen inguruan, Euskal Eskola Publikoak gero eta ume inmigrante gehiago dituala azaldu dabe eta horregaitik, hain zuzen be, jaialdiko triptikoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez, txineraz eta arabiarrez dago, 'gure inguruan gehien hitz egiten diran hizkuntzak' diralako.
Bagilaren 7an egingo dan jaiaren helburu nagusia Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzea da. 'Eskola eredu honen alde egin genduan gurasook ozen aldarrikatu gura dogu Euskal Eskola Publikoa: euskalduna dalako, kalidadezko hezkuntzea emoten dauelako, aniztasunaren aldeko apustua egiten dauelako, eta irakasle eta gurasoen arteko lankidetzea bultzatzen dauelako', esan dau Urbietak. Horren harian, azken berderatzi urteotan San Martin eskolan matrikulazinoak ia bikoiztu egin dirala ohartarazo dau (2000. urtean 267, eta 2008an, barriz 473).
Leloa eta logotipoa
Leloa eta logotipoari buruzko azalpenak be emon ditue agerraldian: 'aurtengo leloak eta logotipoak gure eskola eta jaia edegia eta modernoa dala erakusten dabe. Kolore bizien eta beroen bidez gurasoak, gazteak eta umeak erakarri gura doguz. Bestalde, Obatu berbeagaz Eskola Publikora erakarri gura doguz herritar guztiak', esan dabe. Horregaitik guztiagaitik, ibilbide zarratua egin beharrean, jaia herri guztira zabaldu gura izan da lau gune atonduz: 'jai edegia egingo dogu, guztiek parte har daien'.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!