Mintza Eguna, euskerazko mintzapraktika-ikasleen eguna bagilaren 6an

Bizkaie! 2009-06-02 17:12   Euskerea berbagai

Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten Gasteizen, bagilaren 6an.

Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen, bagilaren 6an. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben milaka lagunei eskainitako eguna da, uda aurretik Topaguneak, Euskara Alkarteen Federazinoak, antolatzen dauen bilkura handia, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Mintzakideak alkartzeko eguna. Ekimenaren aurkezpenean izan ziran Maite Berrocal, Gasteizko Udaleko Lehendakaritza arloko Zinegotzi Ordezkaria; Lorena Lopez de Lacalle, Euskera, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputadua; Mikel Aierbe Gasteizko GEU Euskera Alkarteko kidea; eta Jasone Mendizabal, Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoko Zuzendaria.


Egitaraua

- 11:00etan, ondo etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan.
- 12:00etan, ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
- 13:30ean, kalejirea, Alde Zaharretik eta Landatxoraino.
- 14:00etan, bazkaria Landatxon.
- 15:30ean, sari banaketea.
- 16:00etan, erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.


Zertarako Mintza Eguna?

'Asko gara herriz-herri, eskualdez-eskualde, Euskal Herri osoan zehar astero-astero batzen garen lagunak, euskeraz berba egin eta harreman sare barriak sortzeko asmoagaz. Urte osoan zehar gure herri edo eskualdeko lagunakaz doguzan hartu-emonetatik harantzago, urtean behin bilkura handi bat egitea da helburua, komunidade handi bateko partaide garela ikusteko, ganerako herrietako euskaldunakaz hartu-emon barriak egiteko eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez daben euskaldunak mobimentu honetara batu daitezen animetako'.


Mintzapraktika egitasmoak. Zer dira?

Askorentzat ez da erraza izaten harreman sare euskaldunak topetea, ez dabe nahi beste euskaldun inguruan hizkuntzea erabilteko eta, beraz, arazoari zeozelako konponbidea emon guran, mintzapraktika egitasmoak dagoz abian hainbat herritan: bospasei lagunek osotutako taldeak dira, euskerea jariotasun gehiago edo gitxiagogaz erabilten daben lagunak. Taldeok maiztasun jakin bategaz batzen dira (astean behin, gehienetan), euskeraz berba egiteko, eta, tarteka, ekintza osogarriak be antolatzen ditue, taldekideen gustuen arabera.

Talde horreek guztiek topaleku birtuala dabe Interneten, www.mintzapraktika.org webgunean, bai eta ‘erreala’ be, urtero egiten dan Mintza Egunean, hain zuzen be.

Bagera Euskara Alkarteak Donostian lehenengo Mintzalaguna sortu eban 1993an. Egun, 48 mintzapraktika egitasmo dagoz martxan beste hainbeste herri eta eskualdetan. Danetara, 2600 lagunek parte hartzen dabe egitasmo honeetan, astero-asteroko dinamikan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu