Koko Taylorren bandea izango da Getxoko Blues Jaialdiako izar nagusia, baina Koko Taylor barik

Bizkaie! 2009-06-02 15:39   Musikea

Udearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon, besteak beste.

Udearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Emonaldi guztiak 21:30ean hasiko dira, azken egunean ezik; egun horretan, kontzertua ordu bete lehenago izango da. Emonaldi guztietarako sarrerea doban izango da. Jaialdiaren nondik norakoak aurkezteko egindako prentsaurrekoan Getxoko alkate Imanol Landa eta kultur etxeko zuzendari Iñaki Elorriaga izan dira.

Azken 20 urteotan, Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak entzuleei musika horren aberastasuna erakutsi deutse eta blues musikeari merezidu dauen garrantzia emotearen aldeko apustua egin dau.


Egitaraua

Aurten jaialdiak guztira lau emanaldi ekarriko deuskuz eta Elorriagak emon dau egitarau horren barri. Lehenengo egunean, bagilak 12, 'euskal musikariei tartetxua egin eta Belceblues talde gipuzkoarra giroa berotzeaz arduratuko da'. Igaz grabau eben euren lehenengo diskoa eta 'Infer' izeneko lan horretako abestiez gozau ahal izango da Getxon. Ostean, Lonnie Brooks gitarra-joleak eskainiko dau kontzertua. Berrogei urte baino gehiagoko ibilbidean grabautako lan onenen artean nabarmentzekoak dira 'Bayou Lightning' (1979) eta 'Turn On the Night' (1983).

Hurrengo egunean, bagilak 13, Mike Hammer & The Taxi Driversen eskutik etorriko da bluesa. Laukote bizkaitarra 2004an sortu zan eta, bluesaz gan, soula, rocka zein funkya be lantzen ditu. Bigarren saioan, Koko Taylor's Band taldea oinarrian, hainbat estilotako artisten jam session bat eskainiko da: E.C. Scott abeslaria; Henry Butler eskarmentu handiko piano-jole eta abeslaria, bluesa, rhythm&bluesa eta jazza lantzen dituana; eta Kenny Neal gitarra-jolea. Halanda be, 'Koko Taylor abeslari handia ez da Getxon izango, oraintsu jakinarazo baitogu ospitale batean dagoala gaixorik'.

Jaialdiko azken kontzertua bagilaren 14an izango da Johnny Mars (1942, Laurens, Hego Karolina, AEB) armonika-jolearen eskutik. Haren errepertorioan, berak egindako kantak eta entzuleei gustetan jakezan blues kantutegi ezaguneko abestiak eskaintzen ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu