Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau

Bizkaie! 2009-06-03 15:32   sariak-autortzak

Bagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.

Bagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Ekimena gaur aurkeztu dabe eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Antonio Rivera; Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Ibone Bengoetxea; Euskadiko Liburu Ganberako presidente Lorenzo Portillo; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidente Kepa Torrealday; eta Euskadiko Azoken koordinatzaile Asier Muniategi. Agintari horreekaz guztiekaz, Ricardo Menéndez Salmón egon da, Kritikaren Saria jaso baitau. Idazlea pozik agertu da sariagaz: 'ni azoka hau baino gazteagoa naz eta eskertzekoa da sari hau jaso izana, batez be kritika-saria dalako, irakurleek emondakoa'.

Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean. 'Benedettiren bisita ha hunkigarria izan zan eta garrantzitsua da barriro be gogoratzea', azaldu dau Muniategik. Ekitaldi horrezaz ganera, 'Pirinioetako hizkuntzak' jardunaldiak, euskal idazleen topaketak, Euskal PEN Klubak Txomin Peillen idazleari egingo deutson omenaldia, zenbait euskal idazlek -Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Iñaki Egaña- egingo dituen agerraldiak edota Bilboko Udal Liburutegiek antolatutako hainbat ekimen be egongo dira azokak irauten dituan egunetan. Euskal Idazleen XII. topaketea bagilaren 11n izango da eta, bertan egongo dira, besteak beste, Unai Elorriaga eta Irati Jimenez.

Lorenzo Portillok, urtero legez, irakurketa-ohituren ganeko datuak emon ditu, azalduz euskal populazinoaren ia erdiak liburuak irakurteko ohiturea dauen bitartean, % 30ak ez dauela sekula irakurten. Halanda be, Euskadiko irakurle kopurua estaduko batazbestekoa baino altuagoa dala jakinarazo dau. Ondoren, Kepa Torrealdayk hartu dau berbea: 'Aurten, oso harro gagoz antolatu dogun azokeagaz, askotariko generoak jorratuko diralako eta poesiari leku berezia egin jakolako; ganera, oraingoan, azokeak itxura hobea izango dau azpiegitura barriei esker'. Ibone Bengoetxeak be antolatzaile-taldea goraipatu dau, 'azpimarratzekoa baita azokeak datorren urtean lau hamarkada beteko dituala; horrek erakusten dau orain arte egindako lan guztia'. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako ordezkari Antonio Riverak egindako agerraldian honakoa esan dau: 'Gobernu barriak bat egiten dau liburugintzeagaz; gure ekarpen ekonomikoa 1,5 miloe eurokoa da eta, ahal dan neurrian, kopuru hori mantentzen ahaleginduko gara aurrerantzean'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu