Javier Elzo soziologoa, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria

Bizkaie! 2009-06-04 18:11   sariak-autortzak

Javier Elzo Imaz (Beasain, 1942) soziologoak irabazi dau aurtengo Eusko-Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura eta Arte Saria ikerketa eta hezkuntza alorretan izan dauen jarduereagaitik eta alkarbizitzearen baloreetan eta bakearen kulturan hezitzeko egin dauen lanagaitik.

Javier Elzo Imaz (Beasain, 1942) soziologoak irabazi dau aurtengo Eusko-Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura eta Arte Saria ikerketa eta hezkuntza alorretan izan dauen jarduereagaitik eta alkarbizitzearen baloreetan eta bakearen kulturan hezitzeko egin dauen lanagaitik.

Javier Elzo Imaz doktorea da soziologian eta katedraduna Deustuko Unibersidadean. Era berean, Soziologian eta Zientzia moral eta erlijiosoan lizentziatua da Lovainako Unibersidadean.

Haren ikerlanak gazte-jentearen ingurukoak izan dira gehienbat; drogak, indarkeria eta familia aztertu ditu, besteak beste, belaunaldien arteko desbardintasunek eragindako arazoak eta giza eta gizarte baloreen garapena aztertzeko.

Sei liburu idatzi ditu Elzok, horreen artean, 'La voz de los adolescentes' 2008an, 'Los jóvenes y la felicidad' 2006an eta 'El silencio de los adolescentes' 2000. urtean. Elzoren bibliografian liburuak, aldizkaritako artikuluak, eta kongresuetako aktak dagoz; danetara, 150 erreferentziatik gora.

Gipuzkoako soziologoa ohiko kolaboratzailea da prentsan. Artikuluak be idazten ditu eta Deustoko Forumeko presidentea da. Deustoko soziologiako fakultateko Deusto Giza Baloreak proiektuko zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako kontseiluko kidea be bada.

Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxa, Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan, adiera zabalenean hartuta, Euskal Herriko curriculum nabarmeneko ikerlaria gorendu nahi dauen saria emoten hasi ziran 1995ean. Beharrezkotzat jo zan saritutako personearen lanak oro har Euskal Herriko zientzi garapenari lagundu izana. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa sariak, Euskal Herriko Unibersidadeetako departamentu eta institutuetan edo zientzi eta kultur Erakundeetan lanean dabilzan zientzialarien modus operandi eta emoitzetan bikaintasunak dauen balioa indartu nahi dau.


Sarituak

* 2008: Daniel Innerarity
* 2007: Gregorio Monreal Zia
* 2006: Maïté Lafourcade
* 2005: Nestor Basterretxea Arzaduni
* 2004: Juan San Martín
* 2003: Gurutz Jauregui
* 2002: Bernardo Atxaga
* 2001: Juan Garmendia Larrañaga
* 2000: Miguel Artola
* 1999: Eduardo Chillida
* 1998: Jesús Altuna, Juan Plazaola
* 1997: Luis Villasante Kortabitarte
* 1996: Álvaro d’Ors
* 1995: Julio Caro Baroja

Sari-banaketa ekitaldia datorren udagoienean egingo dabe, horretarako antolatuko dan ekitaldi publiko batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu