Gugggenheim Bilbao Museoaren 2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da

Bizkaie! 2009-06-03 11:20   Kulturea

Batzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoaren Patronatuak atzo izan eban 2009ko lehenengo bilerea. Bertan izan dira Patxi López Lehendakari jauna, lehenengo aldiz Patronatuko Presidente jardun dauena aurtengo lehen bilerea izan dalako; José Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazinoaren Batzorde Betearazlearen Burua; Josune Ariztondo anderea, Kultura Foru Diputadua; eta Iñaki Azkuna jauna, Bilboko Alkatea, baita Fundazinoaren gobernu-organo gorena dan 32 enpresa eta erakundeetako ordezkariak be.

Batzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.


2010eko aurretiko arte-programazinoa

2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma izeneko aurkezpenagaz, Museoaren funtsetan (egun ehun bat lan dagoz, hirurogeita hamar bat artistenak) dagozan lan esanguratsuenak ikusgai jarriko dira eta holan, bildumea osotasunean ulertzea erraztuko da.

Zezeilean Dimitris Daskalopouos bilduma erakusketea be izango da. Horretan Dimitris Daskalopoulos-ek arte modernoa eta garaikidea zelan ikusten dauen azalduko da. Daskalopoulos enpresaria da eta Solomon R. Guggenheim Museum-aren International Director’s Council-aren eta Tate International Council-aren kide. Haren bilduman, besteak beste, ondoko artisten lanak dagoz: Damien Hirst, Girbert&George, Marina Abramovic eta Kiki Smith.

Hilebete beranduago Anish Kapoor erakusketea izango da Museoaren bigarren pisuan, nazinoartean gehien eragin dauen eskultore bati eskainitako asmo handiko atzera begirakoa. Artistea ezaguna da egungo eskultura barriro definiduteagaitik, eta erakusketan haren 40 lan baino gehiago batuko dira: maketak, marrazkiak eta eskulturak, munduko osoko galeriatatik eta bildumatzaileen funtsetatik ekarriko diranak.

Horreez gan, Bilboko erakusketarako berenberegi egindako artelanak be jarriko dira.

Udagoienean Museoak Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea izango dau, Bilduma Iraunkorreko aurkezpen bat. Bertan argazkigintzearen ikonografia orain gitxiko artean zelan gehitu dan ikertuko da, hau da, eskulturetan, pinturetan, bideoan, zineman, instalazinoetan zelan erabilten dan.

Azkenik, zemendian Museoak joera klasikoko erakusketa bat aurkeztuko dau, bisitariari egungo arte giroa bere testuinguruan ulertarazoteko, orain gitxiko erakusketa honeen ildo beretik: Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a eta Alberto Durero: Städel Museum-aren bildumako grabatuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu