Koko Taylor hil da
2009-06-04 12:32 MusikeaKoko Taylor, bluesaren erregina izandakoa, hil egin da Chicagon 80 urte zituala. Ebakuntzea egin eutsen, hesteetako gatxa bat tarteko, eta errekuperazino fasean egoala hil egin da.
Koko Taylor, bluesaren erregina izandakoa, hil egin da Chicagon 80 urte zituala. Ebakuntzea egin eutsen, hesteetako gatxa bat tarteko, eta errekuperazino fasean egoala hil egin da. Alligator Recordseko bozeroaile batek The Chicago Tribune egunkariari azaldu deutsonez, ondo errekuperetan ari zan, baina egoera larrian sartu zan gauean.
Memphisen (Tennesse) jaio zen 1928an eta Cora Walton izena jarri eutsen. Chicago hegoaldean hasi zan blues abeslari moduan hazten, 1952an Illinoisetik bertara heldu zanean. Gizonezkoen hegemonia hausi eban blues estiloan eta zazpi disko grabau zituan; Grammy bat be irabazi eban eta, horrezaz gan, 29 blues sari be irabazi izan ditu. AEBetako musikeari egindako ekarpenagaitik, Arteen dominea be irabazi eban.
Joandako maiatzaren 7an ikusi eben azken aldiz taula gainean, blues abesti onenak saritzeko ekitaldian; 'Wang Dan Doodle' abestu eban orduan, izar bilakatu eban kantua, hain zuzen be.
Kontuak kontu, Koko Taylor's Bandek, Kokoren taldekideek Getxoko Blues Jaialdian joko dabe bagilaren 13an, Erromoko Santa Eugenia plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!