'Gaupasa', 'Ama Eskual Herria' eta 'Rock eta Rollin': hiru bilduma, hiru estilo

Bizkaie! 2009-06-04 14:04   Musikea

Udea ate-joka dogun honetan, Elkar diskoetxeak urteetan entzun izan diran kantak batzen dituen hiru bilduma argitaratu barri ditu. Bilduma bakotxean hogei kanta ezagun batzen dira, estiloaren arabera sailkatuta, tartean 'Tximeleta maitea', 'Anaia etxen da ezkondü' eta 'Ikusi'.

Udea ate-joka dogun honetan, Elkar diskoetxeak urteetan entzun izan diran kantak batzen dituen hiru bilduma argitaratu barri ditu: 'Gaupasa', 'Ama Eskual Herria' eta 'Rock eta Rollin'. Bilduma bakotxean hogei kanta ezagun batzen dira, estiloaren arabera sailkatuta. Hona hemen:


'Gaupasa'

Bilduma honetan, garai batean oso ezagun eta herrikoi izan ziran jantzarako kanta historikoak batzen dira. Nork ez ditu Egan, Akelarre, Joselu Anayak, Gozategi, Alaitz eta Maider, Maixa ta Ixiar... gogoratzen? Urteetan gure plazetako urrezko urteak alaitu dituen talderik ezagunenen kantarik ospetsuenak batzen ditu honako disko honek.

01.- Tximeleta Maitea / Joselu Anayak (03:51)
02.- Zeruan hegan / Errekalde Anaiak (02:41)
03.- Ireki bihotza / Egan (03:01)
04.- Egina / Etzakit (03:39)
05.- Gauero / Akelarre (03:50)
06.- Aski / Sustraia (04:31)
07.- Ska-Reggae / Trabuko (02:57)
08.- Txanpon baten truke / Alaitz eta Maider (02:29)
09.- Ebamirentxu / Drindots (02:44)
10.- Goizeko Reggae / Luhartz (04:50)
11.- Nirekin / Gozategi (03:58)
12.- San Antonio / Joselu Anayak (02:23)
13.- Udatzen laztan / Zabaleta eta Imanol (04:04)
14.- Hotel Kalifornia / Akelarre (06:30)
15.- Bexamela eta pastela / Maixa ta Ixiar (03:04)
16.- Skatu / Nahi ta Nahiez (03:56)
17.- Goizero / Akelarre (04:39)
18.- Twist titi / Niko Etxart (03:01)
19.- Ai, Anselma / Joselu Anayak (03:30)
20.- Loiolan, jai-jai / Egan (03:32)


'Ama Eskual Herria'

Disko honetako hogei kantuak Ipar Euskal Herriko jentartetik batutako uzta kulturalaren espilu dira.

01.- Euskalduna naiz eta / Guk
02.- Aitarik ez dut / Mixel Ducau & Caroline Phillips
03.- Gurea da / Pantxoa eta Peio
04.- Samin eta malkoz / Anje Duhalde
05.- Haizeak darama / Eneko Labegerie
06.- Lagun abertzaleak / Pantxoa eta Peio
07.- Euskotarrak / Guk
08.- Zutik / Etxamendi eta Larralde
09.- Anaia etxen da ezkontü / Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu
10.- Txikia / Pantxoa eta Peio
11.- Oi kanta berri / Anje Duhalde
12.- Batasuna / Pantxoa eta Peio
13.- Ama Euskal Herria / Anje Duhalde
14.- Lagun etor gurekin / Guk
15.- Joseba Elosegi / Etxamendi eta Larralde
16.- Gu gira Euskadiko / Extitxu
17.- Arbola gainean / Guk
18.- Gure zortea / Errobi
19.- Eskual Herria gure ama da / Pantxoa eta Peio
20.- Ama Euskadi / Mixel Achigar


'Rock eta Rollin'

Bilduma honek euskal rock & roll-aren historia kontetan dau, 'hain indartsua, luzea eta bizia izan dan historia 20 kantatan laburbiltzea gatxa izan arren', dinoe diskoetxeko iturriek. Disko honek orain arteko ibilbidearen esparru zabala eta koloretsua erakusten dau. 20 kantu eta 20 talde, zubi bat belaunaldien artean eta, azken batean, sentimendu bakar bat.

01.- Gure lekotasuna / Errobi
02.- Ustela / Itoiz
03.- Eh txo! / Hertzainak
04.- Gaueko buruko mina / Zarama
05.- Joxemai beltza / Jotakie
06.- Itzulia / Piztiak
07.- Ikusi / Delirium Tremens
08.- Pistolaren mintzoak / M-ak
09.- Baldin Bada / Baldin Bada
10.- Hamabostean behin / Ruper Ordorika
11.- Ez gaitu inork geldituko / Urtz
12.- Argi ibili / EH Sukarra
13.- Paradisu taberna / Kaotiko
14.- Bizitzeko behar dodana / The Uski's
15.- Don't stop the tour / Betagarri
16.- Zarena zarelako / Sugan
17.- Astiro eta amorruz / Gari
18.- Kantu eroa / Juan Carlos Perez
19.- Minuette rock / Niko Etxart eta Hapa Hapa
20.- Nire lurrari / Ken Zazpi

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu