Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala bagilaren 5ean, Bilbon
2009-06-03 17:14 BertsolaritzeaBizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, ekainaren 5ean, jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon, Indautxuko ‘El Carmen’ aretoan, goizeko 11:00etan.
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, ekainaren 5ean, jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon, Indautxuko ‘El Carmen’ aretoan, goizeko 11:00etan.
Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz gan Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko da final honetan. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.
Maila oso onean datoz gaztetxoak finalera. Bermeon, Markinan eta Ondarroan egin diran kanporaketa saioetan lortu dabe bertsolariok finalerako txartela. Bermeon, ohiturea danez, gaztetxo moltso handiak hartu eban parte 14 urte arteko kanporaketan, hain zuzen be, 70 gaztetxok kantau eben bertan.
Markinan eta Ondarroan jokatu ziran 15-18 urte bitartekoen kanporaketa saioak. Aurten barritu antzean dator finala edade tarte honetan. Urteokaz indartsu ibili diran batzuk ez dira egongo, edadearen eraginez, eta barri batzuk agertu dira finalera, holan da txapelketa honen legea. Barrikuntzen artean Zallatik datorren Arrate Zubikarai daukagu, eta bera da Enkarterritik bat-bateko txapelketara datorren lehenengoa. Eremu euskaldunenetik hasi eta eremu erdaldunagoetara, bertsolaritzeak herrialdea normaltasunez hartu dau apurka-apurka, eta holan geroago eta ohikoagoa da parte-hartze zabal hau.
Finalistak
- 14 urte artekoak: Olatz Ipiña, Maria Gorriño, Beñat Iturbe, Beñat Mendia, Ander Gerrikaetxebarria eta Maite San Cristobal.
- 15-18 urtekoak: Imanol Uria, Nagore Beitia, Maddalen Markaida, Pello Ormazabal, Xabier Iturraspe, Elene Lejarzegi, Txaber Ormazabal eta Arrate Zubikarai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!