'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2009-06-03 12:06   Kulturea

Liburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.

Bihar, bagilaren 4an, 'Izen ttipiak euskaraz' izeneko liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak Durangon, Landako Elkartegian. Liburua Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak egina da eta Akademiak argitaratzen dauen Onomasticon Vasconiae bildumako 26. zenbakia da. Aurkezpena goizeko 11:30ean izango da.

Liburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.

Liburu honen aurkezpena 'Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana' izeneko ikastaroaren atsedenaldian egingo da. Ikastaro hori Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatu dau, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte egingo da eta guztiz helburu praktikoa izango dau. Hori dala eta, euskara teknikari batzuk konbidatu dira, euren udaletan egindako lana ezagutarazoteko.


Ondokoa da egun horretako egitaraua:

 Ondo etorria: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeburua.

 Berbaldiak:

1. Onomastika batzordearen ikuspegia.

- Toponimia gizarteratzeko lanen garrantzia. Felix Mugurutza (9:15-10:00).
- Leku eta kale-izenen normalizazinoa. Mikel Gorrotxategi (10:00-10:30).
- Galderak

2. Udal batzuetan egindako lanen aurkezpena.

- Getxoko Udala. Javi Aranguena (10:30-11:00).
- Zumaiako Udala. Imanol eta Xabier Azkue (11:00-11:30).
- Galderak.
- Erandioko Udala. Ana Hernandez (12:10-12:40).
- Bermeoko Udala. Maite Alvarez de Zarate (12:40-13:10).
- Errenteriako Udala. Arantxa Etxezurieta eta Jose Mari Jauregi (13:10-13:40).
- Galderak eta eztabaida saioa (14:00ak arte).

 Etenaldian, 11:30ean, 'Izen ttipiak euskaraz' liburuaren aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu