Echo and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira
2009-06-16 13:02 MusikeaEcho and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation dira ezagutarazo dituen izen barrien artean izar nagusiak. Echo and the Bunnymen 70eko hamarkadearen amaieran sortu zan Britainia Handian eta 80ko hamarkadako punk mobimentuaren osteko talde garrantzitsua da. 2005ean atara eben azken diskoa baina, kantu barririk egin ez daben arren, zuzenean jarraitzeko asmoa azaldu dabe.
Last Tour International enpresa antolatzaileak iragarri dauenez, 70. hamarkadearen amaieran Liverpoolen sortutako Echo and The Bunnymen taldeagaz batera, Asian Dub Foundation, The Phenomenal Handclap Band, Baddies eta Expatriate dira aurtengo BBK Live jaialdiko parte-hartzaileen zerrendea osotuko daben azken taldeak.
Echo and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation dira ezagutarazo dituen izen barrien artean izar nagusiak. Echo and the Bunnymen 70eko hamarkadearen amaieran sortu zan Britainia Handian eta 80ko hamarkadako punk mobimentuaren osteko talde garrantzitsua da. 2005ean atara eben azken diskoa baina, kantu barririk egin ez daben arren, zuzenean jarraitzeko asmoa azaldu dabe.
Asian Dub Foundation talde ingelesa, fusinoan eta mestizajean aitzindaria dan taldea 1993an sortu zan eta igaz kaleratu eben estudioko lanik barriena, Punkara.
Britainia Handitik etorriko da Baddies talde gaztea be. Punk osteko mobimentuaren erakusgarri barri garbiena da taldea euren herrialdean eta Europako jaialdi garrantzitsuenetan joko dabe udan.
New Yorketik Bilborako bidea hartuko dau The Phenomenal Handclap Band kolektiboak. Musikari eta artista ugariz osotutako taldea da eta zuzeneko bereziak emoten ditue.
Australiatik, barriz, Expatriate indie-rock taldea helduko da. Rolling Stone aldizkari ezagunak datozen urteetan oihartzun handiena izango daben 10 taldeen zerrendan sartu dau.
Barikurako eta zapaturako sarrerak
Bihar, hilak 17, jarriko ditue salgai garagarrilaren 10erako (barikua 11rako (zapatua) sarrerak. 42 euroko salneurria izango dabe (gehi banaketa gastuak). BBK 26 txartelagaz sarrerak erosten dituen lehen 5.000 lagunek, gainera, 7 euroko beherapena izango dabe.
Bilbao BBK Live 2009
- Garagarrilaren 9an, eguenean: Depeche Mode, Basement Jaxx, Editors, The Ting Tings, Vetusta Morla, The Gaslight Anthem, Motor eta Lain.
- Garagarrilaren 10ean, barikuan: Jane's Addiction, Kaiser Chiefs, Echo and The Bunnymen, Dave Matthews Band, Chris Cornell, Babyshambles, Supergrass eta El Columpio Asesino.
- Garagarrilaren 11n, zapatuan: Placebo, Primal Scream, Fischerspooner, Asian Dub Foundation, Baddies, The Phenomenal Handclap Band, Cycle, Expatriate eta Ama Say.
Sarrerak
- Bonua: 136 (+ banaketa gastuak).
Egueneko kontzerturako: 55 (+ banaketa gastuak).
Barikurako: 42 (+ banaketa gastuak). Bagilaren 17an salgai.
Zapaturako: 42 (+ banaketa gastuak). Bagilaren 17an salgai.
Salmenta
BBKko orotariko kutxazainetan, 944 310310 telefonoan, www.bbk.es webgunean eta Donostiako Gong disko dendan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!