Bermeoko VI. Matxitxako Reggae Splash Jaialdia bagilaren 20an

Bizkaie! 2009-06-17 13:00   Musikea

Jaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta hiru izango dira aurtengo Matxitxako Reggae Splash-en parte hartuko daben taldeak: Erresuma Batuko Upper Cut Band eta Murray Man (UK) eta Bilboko Lutxana Crew Dub Band. Upper Cut Band-egaz Erresuma Batuko lau abeslarik kantauko dabe, hain zuzen: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts.

Aurten, Bermeoko Matxitxako Reggae Splash jaialdiaren seigarren edizinoa egingo da bagilaren 20an, zapatuan, Bermeoko portu zaharrean (Olatua eskulturearen ondoan). Jaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta hiru izango dira aurtengo Matxitxako Reggae Splash-en parte hartuko daben taldeak: Erresuma Batuko Upper Cut Band eta Murray Man (UK) eta Bilboko Lutxana Crew Dub Band. Upper Cut Band-egaz Erresuma Batuko lau abeslarik kantauko dabe, hain zuzen: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts.

Bestalde, aurten be DJ saioak izango dira martilloan kokatuko dan tekno gunean, ondorengo zortzi DJen eskutik: DJ Patt (Donostia), DJ Ima Txill Aut (Donostia), DJ Carballo (Donostia), DJ Mikele & Soulrack (Donostia), DJ Crawlaworks (Donostia), DJ Crish Rios (Elgoibar), DJ Jon (Bermeo) eta DJ Palas (Bermeo).

2004ean, Bermeoko orduko arazo bati zeozelako konponbidea emoteko asmoz (gazteak beste herri batzuetara joatea herrian bertan geratu beharrean), herriko D’Arbuka perkusino taldeko kideek Bermeoko Udalaren eta beste erakunde batzuen laguntzinoagaz, reggae jaialdi bat antolatu eben. Lehenengo esperientzia haren arrakastea ikusi ondoren, hurrengo lau urteetan be barriro egin zan jaialdia.

Jaialdia, Bermeoko Txo D’Arbuka Perkusino Alkarteak antolatzen dau, Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailagaz eta Gazte Planagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu