Pelikulak bi euroan ikusteko aukerea izango da hiru egunetan
2009-06-17 11:47 BarriakDatorren domekan (bagilak 21) zinema-aretoetara hurreratu eta film baterako sarrera arrunta erosten dabenei bagilaren 21, 22 eta 23rako baliogarria izago dan pasaporte bat banatuko jake. Pasaporte hori txarteldegian erakutsiz eta filmeko 2 euro pagau ezkero, gura beste film ikusi ahal izango dira aitatu hiru egun horreetan.
Datorren domekan (bagilak 21) zinema-aretoetara hurreratu eta film baterako sarrera arrunta erosten dabenei bagilaren 21, 22 eta 23rako baliogarria izago dan pasaporte bat banatuko jake. Pasaporte hori txarteldegian erakutsiz eta filmeko 2 euro pagau ezkero, gura beste film ikusi ahal izango dira aitatu hiru egun horreetan. Pasaporte horrek karteldegian dagozan film guztiak ikusteko balio dau.
Frantzian, Europako zinema industria indartsueneko herrialdean ohikoa dan ekimena bere egin dabe Espainiako zinema banatzaile, produktore eta aretoek, eta hiru egunez merkatuko ditue zinema aretoetarako sarrerak.
Ekimenari Zinemaren Jaia izena jarri deutse. Frantzian orain 25 bat urte jarri eben abian eta arrakastatsua izan da. Jaialdiaren antolatzaileek nabarmendu dabenez, lehen aldia da banatzaileak, aretoak eta produktoreak ados jarri dirana. Kontua da ze sano arduratuta dagozala ze lau urtean zinema aretoetara joaten diran ikusleen kopurua % 25 murriztu dalako.
Eskaintza hori Hego Euskal Herriko 24 zinema-aretoetarako da baliogarria: Arabako Yelmo Cines Gorbea, Abaco Boulevard, Florida eta Guridi; Bizkaiko Megapark, Renoir Deustua, Cinesa Artea eta Ballonti Portugalete. Gipuzkoan, berriz, Cinebox Mendibil eta Urbil, Principe, Antiguo Berri, Trueba, Oscar, Niessen eta Ocine Bretxa dira. Azkenik, Nafarroako aretoak Cinebox Itaroa, Oscar Roquetes, Ocine Tutera, Las Cañas, Golem Baiona, Yamaguchi, La Morea eta Los Llanos dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!