AEKren udako euskera-ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-16 18:05 Euskerea berbagai'Garena ikasteko biderik laburrena' izenburupean, ikastaroak garagarrilean, abuztuan eta irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
AEK Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak udako euskera ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dau. 'Garena ikasteko biderik laburrena' izenburupean, ikastaroak garagarrilean, abuztuan eta irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
Ikastaro trinkoek etxetik hur euskerea ikasteko, urtean ikasitakoa hobetzeko edota maila ofizialak zein EGA lortzen saiatzeko balioko dabe. Udako barnetegiei jagokenez, udan euskerea ikasteko eta hobetzeko 'modurik politena' dala azaldu dabe AEK-ko arduradunek: 'euskerea ikasteko, osteratxuetarako, lagun barriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskeraz biziteko aukera bikaina eskaintzen dabe'.
Familientzako barnetegiak be izango dira, guraso eta seme-alaben artean euskeraz biziteko ohiturea sendotzeko. Begirale-hezitzaileek seme-alabak zainduko ditue gurasoak eskolan dagozan bitartean.
Barnetegi ibiltariek mintzapraktikea egiten dan bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko balioko dabe. Euskeraz herriz herri ibili eta lekuan lekuko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko aukerea be egongo da. Aurten, xiberera ikastaroa eskainiko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!