Berrizko Kultura arteko topaketan Marokko izango da protagonista
2009-06-16 17:46Kultur arteko topaketon helburu nagusiak ondokoak dira: inmigrazinoari buruzko gaietan herritarrak sentsibilizetea, kultura desbardinetako personen arteko hartu-emonak sustatzea, alkarregaz antolatutako ekintzak indartuz eta kultura arteko esperientziak trukatu ahal izateko.
Inmigrazino Kontseilutik Kultura arteko topaketea errepetiduteko beharrizana ikusi da, aurreko urteetan egindakoari jarraituz. Berrizen kultura desbardinetako personak bizi dirala kontuan hartuta, alkar ezagutu eta hartu-emonetan jarteko gunea izango da topaketa hau. Aurten, Marokko herrialdeari aparteko garrantzia emon jako.
Kultur arteko topaketon helburu nagusiak ondokoak dira: inmigrazinoari buruzko gaietan herritarrak sentsibilizetea, kultura desbardinetako personen arteko hartu-emonak sustatzea, alkarregaz antolatutako ekintzak indartuz eta kultura arteko esperientziak trukatu ahal izateko.
Helburu zehatzen artean, barriz, ondokoak azpimarra daitekez: herritarrei espazio bat emotea etorkinen esperientziak hurragotik ezagutzeko: ohiturak, kulturea, beharrizanak...; berriztarren eta etorkinen arteko hartu-emonak sortzea; Berrizko herri-bizitzan etorkinen partehartzea bideratzea, eta paper garrantzitsua izatea eta, azken buruan, kultur arteko komunikazinoa ahalbidetzeko sentipen baikorrak erraztea.
Berrizko Kultura arteko topaketak - Egitaraua
11:00 Inaugurazinoa.
11:30 Kultur ekintzak: Henna tailerra, Perkusino tailerra eta erakusketea (beste herrialdeetako objetuak eta aurreko urteetako topaketetako argazki eta ikus-entzunezkoak).
12:30 Bereber jantzak.
13:00 Plater dastaketea eta bazkari herrikoia (cus-cus). 16:00 Musika eta jantzak errumaniar lagunakaz eta euskal jantzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!