‘Begibistan’, Amurrioko II. Zinema Astea maiatzaren 19tik 25era

Bizkaie! 2008-05-14 13:11   Barriak

Euskaldunek produzidu eta egindako film laburrak aurkezten dituan Begibistan jaialdiaren bigarren edizinoan, danetara, 72 film labur eta 2 film luze proiektauko ditue.

Euskaldunek produzidu eta egindako film laburrak aurkezten dituan Begibistan jaialdiaren bigarren edizinoan, danetara, 72 film labur eta 2 film luze proiektauko ditue.

Amurrio Antzokiak hartuko ditu zinemaldian egingo diran jarduera guztiak. Aurreko urteko ekitaldiagaz konparauta, aurtengoak hainbat barrikuntza dakarz: alde batetik, sail ofizialean lehiatuko diran lanak hamasei izatetik hogei izatera pasau dira (Jasotako lanak 62 izan dira). Proposamen horreetako hamar Gipuzkoatik datoz, sei Bizkaitik, hiru Nafarroatik eta bakarra Arabatik. Sail ofizialean parte hartuko daben hogei film laburrak maiatzaren 22an eta 23an, 20:00etan, egingo diren bi pasetan ikusi ahal izango dira.

Horrezaz gan, komertzialtasunetik urrun dagozan zinema ikusteko beste forma batzuk publikoari hurreratzeko asmoz, bestelako aukera batzuk izango dira Amurrion; Zaragozako Jaialdiko lehenengo edizinoan saritutako lanak ikusgai jarriko ditue, baita Alemaniako film labur onenak eta futbolari buruzkoak be, zinearen eta futbolaren arteko hartu-emonak aztertzeko. Ganera, gazteentzat eta publiko lotsabakoarentzako ‘Freakybistan’ atala izango da aurten; film labur dibertigarri eta absurduez beteta egongo da atal hau irribarre bat proboketako asmoagaz eginda.

Azkenik Kimuak programeari omenalditxo bat egingo jako bere hamargarren urteurrenean Euskal film laburren arrakastak ospatzeko.

Azken buruan, maiatzaren 25ean, euskal film luze barri baten estreinaldia izango da Amurrion: ‘Nevando voy’, Candela Figueira eta Maitena Muruzabalena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu