Alex de la Iglesia bilbotarrarentzat Argiaren Hiria saria

Bizkaie! 2008-05-13 15:45   Barriak

Alex de la Iglesia euskal zine-zuzendariari maiatzaren 29tik bagilaren 8ra bitartean egingo dan Alacanteko V. Zinemaldiko Argiaren Hiria saria emongo deutsie bere aparteko ibilbide profesionalagaitik.

Alex de la Iglesia euskal zine-zuzendariari maiatzaren 29tik bagilaren 8ra bitartean egingo dan Alacanteko V. Zinemaldiko Argiaren Hiria saria emongo deutsie bere aparteko ibilbide profesionalagaitik.

Alex de la Iglesiak zinemaren munduan egindako lehenengo lana ‘Mirindas asesinas’ (1991) izan zan, Pedro Almodovar zurtz eginda itxi eban lana, hain zuzen. Hortik aurrera, El Deseo Films izeneko Almodovarren produkzino-etxeak Alex de la Iglesiaren lehenengo film luzea, ‘Acción Mutante’ (1993), produzidu eban.

Edozelan be, ‘El día de la Bestia’ (1995) filmagaz sekulako arrakastea lortu eban, izan be, sei Goya sari irabazi zituan, tartean zuzendari onenarena.

Alex dela Iglesia bilbotarraren ibilbidean nabarmentzekoak diran beste pelikula batzuk: ‘Muertos de risa’ (1999), ‘La comunidad’ (2000), ‘800 balas’ (2002), ‘Crimen ferpecto’ (2004) eta ‘Películas para no dormir: la habitación del niño’ (2006). Egin dauen azken film luzea Elijah Wood eta Leonor Watling aktore nagusi dituan ‘Los Crímenes de Oxford’ (2008) izan da. Pelikuleak ia 8 miloe euro batu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu