Pakea Bizkaiak spinnakerra apurtu dau

Bizkaie! 2008-05-14 11:40   Euskaldunak munduan

Plymouth eta Boston arteko Transat Artemis estropadan, maiatzaren 11n abiatu eta Unai Basurko gure ordezkariak hamabigarren postuari eusten deutso baina momentu gogorrak bizi izan ditu honezkero. Haize bolada indartsuen ondorioz, spinnaker bela apurtu dau.

Plymouth eta Boston arteko Transata Artemis estropadan, maiatzaren 11n abiatu eta Unai Basurko gure ordezkariak hamabigarren postuari eusten deutso baina momentu gogorrak bizi izan ditu honezkero. Haize bolada indartsuen ondorioz, spinnaker bela apurtu dau.

Bien bitartean, Michel Desjoyeaux (Foncia), haizealdetik Sébastian Josse (BT) azaldu ondoren, estropada buru da. Probako liderra bere lehiakideak bezela abiadura handian nabigatzen ari da, 19 korapiloko haizeagaz, baina Yann Eleiss eta Sébastian Josse, bigarren eta hirugarren postuan, hurranez hurran, gertutik jarraitzen deutse, 7 eta 9,5 miliatara, hain zuzen.

Gauean izandako haize bolada gogorrek, belaontzietan lehenengo kalteak ekarri ditu, Pakea Bizkaia izan da kaltetuetako bat, hamabigarren postuari eusten deutso bizkaitarrak, baina Unai Basurko gogotsu agertu da: ‘gau txarra igaro dot spinnakerragaz izan dodazan arazoengaitik; haize asko sartu da eta bela apurtu da; baina dagoeneko konpondu dot. Sendo gosaldu dot goizean indarrak berreskuratzeko eta ahal dodan neurrian deskantsetan saiatuko naz’.

Kontuak kontu, Unai Basurko ez da izan arazoak izan dituan bakarra eta beste parte-hartzaile batek, Marc Ggullemotek (Safran), hain zuzen, saihets-hazur bat apurtu dauela uste dau. Gau bildurgarri horretan, Guillemotek (Safran) haize boladengaitik spinakerra bajatu arren, belaontziak 25 korapiloko abiadurea hartu eban, masta uretara jausiz. Larritasun momentu horreek pasau ondoren jaubetu zan saihets aldeko minaz, maniobra bateko kolpe gogor baten ondorioz. Momentuz, hegoalderantz doa eta ez dau lasterketea bertan behera itxiko.

www.theartemistransat.com


Basurko Expovacaciones azokan

Bihar, maiatzak 15, eguerdiko 13:30etan Bizkaiko Foru Aldundiko standean (C80) BEC-eko (Bilbao Exhibition Center) 5. Pabiloian, bideokonferentzia izango da Unai Basurkogaz; hau izango da lehenengo aldia Pakea Bizkaiagaz bideokonferentzia egingo dana. Basurkok Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiagaz egingo dau berba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu