Santiago di Camilo eta Victor Bonet, hurranez hurran, Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen irabazleak

Bizkaie! 2008-05-14 14:44   Barriak

Danetara, 251 film labur aurkeztu dira mundu osoko 26 herritatik. Euskal Herritik 52 bialdu ditue, horreetatik 13 euskerazkoak.

Santiago di Camilo argentinarrak irabazi dau Nontzeflash animazinozko film laburren lehiaketearen bosgarren edizinoa ‘Piratas y punto’ lanari esker. Nontzefilm fikzinozko film laburren sariketan, barriz, Victor Bonet espainiarra nagusitu da ‘Uñas’ lanagaz.

Danetara, 251 film labur aurkeztu dira mundu osoko 26 herritatik. Euskal Herritik 52 bialdu ditue, horreetatik 13 euskerazkoak.

Datorren barikuan, hilak 16, film laburrik onenak pantailaratuko ditue Bilboko Capitol zine-aretoetan, arratsaldeko 20:30ean, FANT Jaialdiaren zarratze ekitaldiaren barruan.

Nontzeberri kultura webguneak, Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2008) laguntzaz, Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea eta Nontzefilm IV. Film Laburren Lehiaketea antolatu ditu. Lehiaketak online izan dira www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com guneetan, eta lanik onenak FANTen pantailaratuko dira, maiatzaren 16an, barikuan. Bertan sariak banatuko dira.

Nontzefilm-era 141 lan aurkeztu dira. Horreetatik 49 Euskal Herrikoak izan dira. Euskal Herritik jasotakoen artean, 13 euskerazkoak izan dira. Filmak Espainiatik, Guatemalatik, Argentinatik, Ekuadorretik, Kolonbiatik, Mexikotik, Bolibiatik eta Italiatik be heldu dira.

Nontzeflash-en, barriz, 110 film jaso dira. Lanak ondoko herrietatik heldu dira: Euskal Herria, Espainia, Bosnia-Herzegobina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Italia, Argentina, Peru, Erresuma Batua, Serbia, Israel, Guatemala, Errusia, India, Kanada, AEBak, Kroazia, Uruguai, Frantzia, Singapur eta Portugal. Euskal Herritik 3 lan heldu dira.

Aurten be nabarmendu behar da EHUko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz gan, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen.

Ernesto del Rio, Begoña Vicario, Pernan Goñi, Galder Gaztelu-Urrutia eta Ines Intxausti izan dira epaimahaikideak.

Santiago di Camilo argentinarrak irabazi dau Nontzeflash animazinozko film laburren lehiaketearen bosgarren edizinoa ‘Piratas y punto’ lanari esker. Egile berak bigarren saria lortu eban bigarren edizioan (Nontzeflash 2005), ‘La saga de Ulriko y los navegantes del Velgermir’ filmari esker. 2.000 euroko saria jaso dau.

Nontzefilm fikzinozko film laburren sariketan, barriz, Victor Bonet espainiarra nagusitu da ‘Uñas’ lanagaz. Aitagarria, ‘Uñas’ film laburrak Aipamen Berezia lortu dauela Obuxoko Zine Arraroren Zinemaldian. Victor Bonet, besteak beste, ‘La triste historia de Chico Cerilla’ animazinozko film labur ezagunaren egilea da.


Palmaresa Nontzeflash

1. Saria: ‘Piratas y punto’. Argentina 2007, 2’04’’. Zuzendaria: Santiago Di Camillo.

2. Saria: ‘Loop. Errusia 2007, 1’35’’. Zuzendaria: Maksim Lushchyk.

3. Saria: ‘Benedicta y Don Servando se equivocan tecleando’. Espainia 2007, 1’30’’. Zuzendaria: Pablo Moreno Calles.

Euskal Herriko Saria: ‘Idioptero’, Euskal Herria 2007, 1’12’’. Egilea: Enrique Diego.


Irabazleak Nontzefilm 2008

1. Saria: ‘Uñas’. Espainia 2007, 3’05’’. Zuzendaria: Victor Bonet Fernandez.

2. Saria: ‘Somebody to Love’ Katalunia 2007, 3’05’’. Zuzendaria: Lluis Hereu Vilaro.

3. Saria: ‘No se vaya’ Espainia 2007, 3’30’’. Zuzendaria: Daniel Sanchez Chamorro.

Euskal Herriko Saria: ‘Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak’ Euskal Herria 2007, 3’30’’. Zuzendaria: Iñigo Garcia Agirrezabalaga.

Unibersidadeko film onenari saria: ‘La caverna Euskal Herria 3’ 26”. Zuzendaria: Edinaldo Mota.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu