Fernando Meirellesen Blindness filmak zabaldu dau Canneseko LXI. Jaialdia
2008-05-15 11:32 BarriakMaiatzaren 25era bitartean, danetara 20 filmek parte hartuko dute lehiaketan. Sean Penn izango da epaimahaiko presidentea.
Cannes zinemaren uria izango da maiatzaren 25era arte, izan be, Zinema Jaialdiaren LXI. edizinoak maiatzaren 14an zabaldu ditu ateak. Bertan, Hollywoodeko hainbat izar izango dira, besteak beste, Angelina Jolie, Robert de Niro edo epaimahaiko presidentea izango dan Sean Penn.
Aurten, Fernando Meirelles brasildarrak zuzendutako Blindness filmak emon deutso hasierea zinemaldiari. Film hori Jose Saramago idazle portugaldarren Ensayo sobre la ceguera liburuan oinarrituta dago
Clint Eastwooden The Changeling, Steven Soderberghen Che eta Wim Wendersen The Palermo shooting filmek Urrezko Palmondoa eskuratzeko hautagaia garrantzitsuenak dira. Danetara, 20 film lehiatuko dira festibal frantziarraren sari nagusia lortzeko.
El silencio de LornaJean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarren lanak, La mujer sin cabeza (Lucrecia Martel) eta Leonera (Pablo Trapero) film argentinarrek eta Linha de Passe (Walter Salles eta Daniela Thomas) brasildarrak hartuko dabe parte sail ofizialean.
Bestalde, lehiaketatik kanpo, Vicki Cristina Barcelona Woody Allenen azken pelikulea (Javier Bardem, Penelope Cruz eta Scarlett Johansson aktoreek antzeztutakoa) ikusi ahal izango da. Aurten, ganera, Indiana Jones y el Reino de la Calavera de Cristal Steven Spielbergek zuzendutako filma aurkeztuko dabe.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Diego Armando Maradona Argentinako futbolari ohiaren ganean Emir Kusturicak egindako dokumentalaren estreinaldia hartuko dau jaialdiak.
Sean Penn aktorea izango da urte honetako epaimahaiko presidentea eta beragaz batera Natalie Portman, Alfonso Cuarón, Sergio Castellitto, Rachid Bouchareb, Alexandra Maria Lara eta Apichatpong Weerasethakul be izango dira bertako kideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!