Interneten erabilerearen ganeko eskuliburuak banatuko ditue

Bizkaie! 2008-05-14 15:42

Ekimena Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Nazinoarteko Egunaren (Internet eguna) barruan sartzen da. Aurten be, Internet Eguna maiatzaren 17an ospatuko da. Aurten, Laudion garatuko da egitarau berezia, barikutik domekara.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (Spri) eta KZgunea Internet erabilten irakasteko zentroen sareak 'Internet paso a paso/Internet urratsez urrats' liburuaren 20.000 ale banatuko ditue Bilbon, Donostian eta Gasteizen barikuan, maiatzak 16.

Liburua euskeraz eta gaztelaniaz argitaratutako oinarrizko eskuliburu bat da. Helburua irakurlea Interneten munduan sartzea da eta, horretarako, modu argian azaltzen dira informatikako oinarrizko kontzeptuak, posta elektronikoaren erabilerea edota sarean informazinoa topetan ikasteko teknikak.

Ekimena Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Nazinoarteko Egunaren (Internet eguna) barruan sartzen da. Aurten be, Internet Eguna maiatzaren 17an ospatuko da eta zenbait erakundek (Eusko Jaurlaritza, Spri eta KZgunearen bitartez; Arabako Foru Aldundia; Laudioko Udala; Euskaltel; edo Interneteko Erabiltzaileen Euskal Alkarteak, besteak beste) hainbat ekimen preparau ditue egun horretarako.

Ekimen horreek Laudion hasiko dira, barikuan, domekara arte. Bertan egingo dira Internet Egunaren ekitaldi nagusiak. Ekitaldiak ludikoak izango dira publikoa teknologia barrietara ahalik eta modurik dibertigarrienean hurreratzeko eta Laudioko Aiala Kantzilerraren Institutuan egingo dira aitatutako hiru egun horreetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu