Piropo Lehiaketea Bermeon

Bizkaie! 2008-05-16 11:19

Ekimenaren helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzeagaz jolastea, piropoak sortuz. Piropoak aurkezteko epea maiatzaren 26ra artekoa da.

Bermeoko Udaleko Gazte Planak, Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eta Bermesex-ek antolatu dabe Ligetako Esamoldeen Lehiaketearen lehenengo edizinoa. Ekimenaren helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzeagaz jolastea, piropoak sortuz.

Lehiaketan, edonork hartu leike parte, izan be, lanak epaitzeko orduan maila bi izango dira: 18 urtetik beherakoak eta 18tik gorakoak. Gaia piropoa izango da; hau da, ligetako erabili diran edo izan diran esamolde edo piropoak.

Herriko hainbat taberna, denda, ikastetxe eta udal zerbitzutan kutxak jarri dira. Euren ondoan dagozan txarteletan piropoa idatzi eta kutxan sartu baino ez da egin behar. Lehiaketan parte hartzeko beste modu bat bermesex@bermeo.org helbidera piropoa bialtzea da. Esamoldeagaz batera, egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta e-posta) jarriko dira.

Piropoak aurkezteko epea maiatzaren 26ra artekoa da. Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, hiru maila bakotxeko. Esamolde guztiak Bermeoko Udalaren esku geratuko dira.

Sariak ondoren zehazten diran moduan banatuko dira:

· 18tik behera: Irabazleari herriko liburu denda batean gastetako 50 euroko balea; bigarrenari 30 eurokoa eta hirugarrenari 20 eurokoa.

· 18tik gora: Irabazleari persona birentzako afaria; bigarrenari erlajazino-bonoa herriko SPA batean eta hirugarrenari Txalaparta argitaletxearen ‘Literotura’ bildumako liburu sorta.

Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dabe eta haren erabagia aldaezina izango da. Epaimahaiak halan ebazten badau, sariak emon barik be gera daitekez.

Sari-banaketea maiatzaren 31n izango da, eguerdiko 12:00etan, Talan egingo dan ‘Uda Erotismoz beterik dator’ jarduerearen barruan.

Informazino gehiago GIZen: 94-6179158 — giz@bermeo.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu