Trenbidearen Euskal Museoak 5 tren historiko jarriko ditu martxan Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2008-05-14 19:04

Domekan, hilak 18, hiru tren historiko abiatuko dira museoko instalazinoetatik Lasaoko geltokiraino. Lehenengoak, Azpeititik 11:00etan urtengo dau. Tren hau antxinako Ferrocarril Vasco-Asturianoko 1004 diesel lokomotoreak atoian eroango dau, diesel motorearen sortzaile izan zan Rudolf Diesel injineru alemanaren jaiitzearen 150. urteurrena beteten dala ospatuz.

Eusko Jaurlaritzearen Garraio eta Herri Lan Sailaren menpeko EuskoTren soziedade publikoaren Trenbidearen Euskal Museoak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau Azpeitian dituan instalazinoetan. Lurrun trenen programazino berezia eskainiko dau eta Europako bide estuko trenen bildumarik onena osotzen daben hainbat material mobikor historikoren funtzionamendua erakutsiko deutse hara hurreratuko diran persona guztiei.

Zehatzago, domekan, hilak 18, hiru tren historiko abiatuko dira museoko instalazinoetatik Lasaoko geltokiraino. Lehenengoak, Azpeititik 11:00etan urtengo dau. Tren hau antxinako Ferrocarril Vasco-Asturianoko 1004 diesel lokomotoreak atoian eroango dau, diesel motorearen sortzaile izan zan Rudolf Diesel injineru alemanaren jaiitzearen 150. urteurrena beteten dala ospatuz.

Lehen zirkulazinoaren ondoren, 12:00etan, beste lurrun tren bat abiatuko da, buruan E-205 ‘Portugal’ lurrun lokomotorea izanik. Lokomotora hau 1913an eregi eben Alemaniako Henschel enpresan Ferrocarriles Portugueses konpainiarentzat; gaur egun, Europan abian jarteko moduan dagoan bide estuko lurrun lokomotorarik indartsuena da.

Azkenik, 13:00etan museoko nasetatik azken lurrun trenak urtengo dau, eta ‘Euzkadi’ lokomotoreak eroango dau atoian. Lokomotora hau 1920koa da eta Krauss enpresan (Munich) eregi eben, Ferrocarriles Vascongados enpresearentzat.

Aitatutako hiru zirkulazinoakaz batera, domekan, egun osoan, Trenbidearen Euskal Museoan gordetako zenbait ibilgailu historikok maniobrak egingo ditue, ‘Espinal’ lurrun lokomotoreak, esate baterako. Lokomotora hau 1887an eregi eben Newcastle-en, Robert Stephenson lurrunezko lokomotorearen asmatzaileak sortutako tailerretan. Era berean, lurrunezko garabia be ikusgai izango da, Grafton enpreseak 1920an eregia Babcock & Wilcox enpresarako.

Bestalde, maniobretako zenbait diesel lokomotoren lana be erakutsiko da, Berliet traktorearena, besteak beste. Traktore hau 1925ean eregi eben Ferrocarriles Vascongados konpainiarentzat, eta gaur egun, Estaduan abian jarteko moduan dagoan diesel lokomotorarik zaharrena da.

Horrezaz gan, bisitariek ibilbide laburrak egin ahal izango ditue Bilboko U-52 eta Zaragozako 218 tranbia historikoetan.

Gainera, domekan museora hurreratu ezin diranentzat lurrun trenen bi zirkulazino eskainiko dira zapatuan. Zirkulazino horreek lurrun trenen 2008ko ekitaldiko eskaintzan sartzen dira eta Azpeitiko museotik abiatuko dira 12:30etan eta 18:00etan.


Informazino gehiago

Museoaren telefono zenbakian (943-150677) eta www.euskotren.es webgunean. Kontsultak be egin daitekez 943-150746 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektrikoko helbidearen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu